Euskarazko liburuak erosteko deskontu txartelak

TxartelaErrenteriako Udalak urtero egiten du “liburua opari” kanpaina. Gabonen bueltan, euskarazko liburuak erosteko deskontu txartelak banatzen ditu. Horrekin, Errenteriako edozein liburu-dendan euskarazko liburu bat erosita, %25eko deskontua izango da. Jakinarazi dute errege eguna arte luzatuko dela kanpaina.

Dagoeneko herriko ikastetxeetan eta Lau Hauzetara elkartean banatu dira txartelak, eta Olentzerok ere banatuko ditu. Gainera, herriko hainbat tokitan ere eskuragarri egongo dira, udaletxean Euskara departamentuan, Niessenen edota Gazte Informazio Bulegoan, bestek beste.