Ikasturtearen bigarren erdirako matrikulaldia zabalik da Xenpelar AEK euskaltegian

Xenpelar AEK euskaltegiko taldeetako bat
Xenpelar AEK euskaltegiko taldeetako bat

Oarsoaldeko AEK-k zabalik du 2015-2016 ikasturtearen bigarren erdirako matrikulaldia. Bertako arduradunek jakinarazi dute maila, ordutegi eta ikastaro mota guztiak eskaintzen dituztela. Hala nola, azterketak prestatzeko ikastaroak, guraso taldeak, merkatarientzako ikastaroak, langabeentzako ikastaroak edota autoikaskuntza ikastaroak.

Era berean, azpimarratu nahi izan dute ikastaro horietan euskara erabiltzeko “metodologia parte hartzaileena” erabiltzen dutela eta kanpo ekintzak, bisitak, afariak, txangoak, tailerrak etab. tartekatzen dituztela. Gainera, gogorarazi dute otsailean hitano ikastaroa hasiko dela Xenpelar AEK-n. Astean bi orduko saioa izango da eta matrikulak 30 euro balio du.

Informazio gehiago edo izena eman nahi duenak euskaltegira gerturatu beharko du.

  • Xenpelar AEK: 943 340233 / orereta@aek.eus

Oarsoaldeko gainerako herrietako euskaltegiak:

  • Lezoko Oroitzene AEK: 953 519144 / lezo@aek.eus
  • Oiartzungo Intxixu AEK: 943 493957 / oiartzun@aek.eus
  • Pasaiako Txirrita AEK: 943 525545 / pasaia@aek.eus