Mendoza eta Anhariri elkarrizketa Info7-n Iztietari buruz argitaratutako albistearen harira

Mendoza eta Anari Info7ko estudioetan (argazkia: Info7)
Mendoza eta Anhari Info7ko estudioetan (argazkia: Info7)

Pasa den igandean Iztieta auzoa El Correo egunkariko lehen orrian agertu zen. Titularrak honela zioen: “Polizia Iztietako islama zelatatzen ari da”. Horren harira, Julen Mendoza alkatea eta Ahmed Anhari Iztietako islamiar zentro kulturaleko presidente ohia elkarrizketatu dituzte Info7 irratian. Albistea berak ekarri zien “haserre eta kezka” izan dituzte hizpide. Baina bereziki auzoaz, elkarbizitzaz, eta aniztasunaren kudeaketaz aritu dira.  Azken urteetan egindako lana azaldu dute.

Duela bi aste inguru aurkeztu zituen Udalak Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren ondorioak.

Elkarrizketa osoa entzuteko sartu hemen.