Eraikin eta instalazio publikoetan egon daitekeen amiantoaren inbentarioa egingo du Udalak

Bienestar social | Ingurumena | Jasangarritasuna | Ongizatea 2016-09-16 | 0

ArriskuAsbestoakAmiantoa  edo asbesto hitza erabiltzen da xehatzen direnean zuntz itxura duten eta, beraien jatorria, osaera bereko arroketan duten zenbait osagarri  mineral izendatzeko.

Amiantoak osasun publikoan eta ingurumenean sortzen dituen kalteen artean biriketako hainbat gaixotasun zehatz batzuk nabarmentzen dira: asbestosia, bronkio eta biriketako minbizia, mesotelioma, eta bestelako patologiak.

Hori kontuan izanik, 2002. Urteaz geroztik ez industria- ez eraikitze-prozesuetan debekatua dago amiantoa lehengai gisa erabiltzea. Honela, data horretatik aurrera ezin da amiantoa duen produkturik saldu ez erosi.

Era berean, 2015eko otsailaren 18ko batzarrean,  Europako Ekonomia eta Gizarte-komiteak “EBn amiantoa erauzteko” izeneko Irizpena onartu zuen, eta, bidez batez, erabilitako amianto guztia eta amiantoa duten produktu guztiak deuseztatzea eskatu zuen, Europar Batasunean lehentasunezko helburu bihurtu beharra zegoela aldarrikatuz. Irizpen honek amiantoarekiko kontaktua biztanleriarentzako mehatxu bat dela adierazten du.

Amiantoaren inbentariorako Udalaren urratsak

Errenteriako Udalbatzak, 2010eko abenduaren 23an eta  2012ko urtarrilaren 31n,  aho batez mozio bana onartu zuen, besteak beste, udal instalazio, industria- zein nekazaritza-pabiloi eta udalerriko bestelako eraikinetan dagoen amiantoaren inbentarioa egiteko, herritarren osasuna eta ingurumena babestearren. Honenbestez, inbentario honek Udalbatzaren agindua beteko du.

Ildo honetan, Udalak hainbat bilera burutu ditu erakunde ezberdinekin: OSALAN (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea), ASVIAMIE (Amiantoaren Biktimen Euskadiko Elkartea) eta amiantoaren kudeaketan eredugarri diren hainbat udaletxeekin.

Kontratatuko den Amiantoaren Inbentarioak 70 udal-egoitza hartuko ditu: lehen fase batean, aurreko mendeko 70. eta 80. hamarkada baino lehenagoko eraikin publikoak aztertuko dira, hain zuzen ere, zerbitzu publikoak eta gutxieneko erabilera publikoa jasotzen dituztenak: udaletxea, eskola-zentroak, auzo-elkarteak, kiroldegia, liburutegia, ludotekak, jubilatuen egoitzak,…

No comments yet.

Utzi erantzuna