Papresak euskara plana du

aaaaErrenteriako Udala lan munduan euskara sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen ari da. Besteak beste, Errenteriako hainbat enpresatan euskararen presentzia bermatzeko akordioak egin ditu eta enpres horietako bat PAPRESA S.A. DA. Gogotsu hartu dute erronka eta ezagutzan eta erabileran pausoak emateko prest agertu dira. Bejondeiela! Hemen duzue zuzendaritzak zabaldu duen mezua:

Euskara Gizateriaren Ondarea da, eta, bereziki, herri honetan bizi izan garen, bizi garen eta biziko garen guztiona eta bakoitzarena. Ondare hau aberastasuna da, eta, beraz, aprobetxatu eta etorkizuneko belaunaldiei utzi behar diegu. Eta, jakina, ondare hau Papresarena ere bada, baita Papresa osatzen dugun guztiona ere.

Komunikazio modu bat ere bada, elkarrengandik hurbil eta guztiona den zerbaiten partaide sentiarazten gaituena eta aberastu egiten gaituena, berezitasun baten jabe baikara, eta kolektibitate bateko kide egiten gaitu.

Horregatik, Papresako Zuzendaritzatik euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko proiektu bat bultzatu nahi dugu, euskara enpresa honetako ohiko hizkuntza izatea lortu dezagun, denon ahaleginekin, jada euskara hitz egiten dutenen pazientziarekin eta ikasi eta erabili nahi dutenen gogoarekin eta irmotasunarekin, eta ahalik eta modu atseginenean eta entretenigarrienean.

Honelako proiektu batek denok batu gaitzake eta batu behar gaitu, eta hitzaren bidez eta proposatuko diren eta sortu daitezkeen dinamiken bidez, komunikazioa eta elkarrizketa bultzatzeko gai izan behar dugu. Papresa osatzen dugun pertsonok elkar sakonago ezagutu eta guztiona den proiektu bateko partaide garen kontzientzia hartzeko balioko du, zeinak enpatia handitzea eta pertsonen arteko harremanak asko hobetzea ekarriko duen.

Hizkuntzek eta hitzek komunikatzeko, elkartzeko eta harremanak egin eta sendotzeko balio dute, eta hori izan behar da proiektu honen funtsezko helburua.