Azoka txikian euskara erabiltzeko ekimena martxan jarri du Udalak

Egin keinua

Ezaguna da, Errenterian, astelehenero, Zumardian egin ohi den azoka. Joan den astelehenean, Udalak ekimena abiatu du saltzaileen eta erosleen artean harremanak euskaraz izan daitezen. Horrela, merkatariei oinarrizko hiztegitxoa banatu zaie, eta, baita “Egin keinua” leloa duen karteltxo bat ere.

Helburua da euskara salerosketako harremanetarako bide izan daitekeela ikusaraztea. Horretarako, herritarren inplikazioa eskatu du Udalak, “Egin keinua” txartela duten postuetan euskara erabil dezaten.