Langabetuentzako euskara ikastaro trinkoetan eta AISA ikastaroan izena emateko epea zabalik

euskaltegien izen ematea

Errenteriako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die langabetuentzako ikastaroetan eta AISA (etorkinentzako ikastaroak) ikastaroetan izena emateko epea irekiko dela. IKASTAROETAN izena emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta otsailaren 3 arte egin ahal izango da, Udaletxeko Hizkuntza Politika Departamentuan (Herriko Plaza. 1 go solairua). Ikastaroak otsailean hasi eta ekainean amaituko dira.

euskarako klaseak langabetuentzat

Langabetuen ikastaroan izena emateko Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria (Dardea) aurkeztu beharko da, eta parte hartzen duten ikasleek %85eko asistentzia bermatu beharko dute.