Auzoetako emakume elkarteen aurtengo eskaintzan izena emateko epea bihar bukatuko da

32342euErrenteriako auzoetako emakume elkarteek hastear dagoen 2017-2018 ikasturterako prestatu duten jarduera eskaintza Emakumeok martxan izeneko leloarekin aurkeztu dute.

Bertan 11 auzoetako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira 100 ekintzatik gorako eskaintza zabala da eta iaz 1391 emakumek hartu zuten parte. Ekintza hauek, Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren baitan daude.

Izena ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 19an, 20an eta 21ean 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.

Programazioa osorik.