Aurten ere Donosti Cup-eko zenbait partida Errenterian jokatuko dituzte

Aurten ere Errenteria Donosti Cup-en, Donostian urtero udaldian ospatzen den oinarrizko futbolaren Torneo Ospetsuaren, egoitzetako bat izango da.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriak bi egoitza izango ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte.

Aurtengoa 28. edizioa izango da, eta bataz beste, 640 taldek parte hartzea espero da. Guztira gutxi gorabehera 8.500 kirolari espero dira, bost kontinenteetako 26 herrialdetakoak. Aurtengo edizioan hamabi kategoria egongo dira (zortzi gizonezkoenak eta lau emakumezkoenak), eta partidak horretarako egokitutako 30 egoitzatan banatuko dira.

Hori dela eta, uztailaren 8tik 12ra, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola jokatzen duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, bertan izango dira Frantziako, Portugaleko, Estatu Batuetako, eta abarreko zenbait talde.

Partidak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta azkenekoak 20:00etan bukatuko dira. Jendearentzako sarrera dohainik da.

Informazio gehiago www.donosticup.com web orrian.