San Markos zabortegiko nekazalguneko lursailetan izena emateko epea zabalik da

San Markoseko Zabortegian lau negutegiz osaturiko nekazalgunea dago eta bere kudeaketaz Behemendi entitatea arduratzen da. San Marko Mankomunitatearekin sinaturiko hitzarmenean jasotzen den bezala, 2 urteetarako sinatzen da eta urtekako aldietan luzatzeko aukera izango da gehienez 10 urte bitarte, luzapenak barne.

Nekazalgune honetan nekazaritza hidroponikoan jardun beharko da eta bi negutegiz osaturiko bi lagapen eskeintzen dira. Negutegiak jabetza pribatukoak direnez, negutegien lagapena lortzen duenak aurreko jabeekin adostasun batera iritsi beharko du negutegiengatik ordaindu beharreko prezioa eta epeetan. Adostasunik ez balego, Behemendi Elkarteak finkatzen duen prezioa onartu beharko da.

Eskaerak Behemendi Elkartean aurkezteko epea 2019ko uztailaren 30 arte luzatuko da eta eskaera ezberdinak baloratzeko irizpideak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa arautzen duen 2013ko martxoaren 5eko 10/2013 Foru Dekretuan jasotzen dituenak izango dira.

Izena emateko beharrezko diren dokumentuak eta bete behar diren baldintzen inguruko informazio zehatza Behemendi Elkartearen bulegoetan eskuratu ahal dira, Hernaniko Ibaiondo Poligonoa 27 – 2 solairua – 2.7 bulegoan hain zuzen ere. Telefono zenbakia: 943490219