Aurten ere %25eko deskontua egingo dute ‘Liburua Opari’ kanpainarekin

Errenteriako Udaleko Udal Hizkuntza Politika Sailak LIBURUA OPARI kanpaina martxan jarri du aurten ere.

Hona zertan datzan: ikastetxeetan, Merkatuzarren, Niessenen eta hainbat dendatan har daitezkeen txartelak liburudendetan aurkeztuta, 2020ko urtarrilaren 5era arte, euskaraz idatzitako literatur liburuetan(*) %25eko deskontua egingo da.

Txartelak honako liburudenda hauetan erabili ahal izango dira: Xenpelar Kulturdenda, Mirentxu, Noski eta Mirian.

(*) Ikastetxeetako testu liburuak, hiztegiak, entziklopediak eta abar, ez dira onartuko kanpaina honetan, ezta jostailuak, CDak, DVDak eta abar ere.