Ozzinemak ‘Largo viaje hacia la noche’ filma estreinatuko du bihar 3D formatuan

Ozzinema Zineklubak estreinaldi berezia ekarriko dio bihar Gipuzkoako publikoari. Biharko saioan protagonista izango den filma planteatuta dago zinema areto batean gozatzea ezinbestekoa izan dadin. Izan ere, lehen aldiz, Ozzinemak edozein artifiziotik haratago doan 3Dko film bat eskainiko du, bertan teknika hori bilbearen funtsezko elementu gisa erabiltzen da eta lan zinematografiko batean gutxitan ikusitako murgiltze esperimentu baten parte da. Lehenengoz Gipuzkoako aretoetan, eta bere modelo bisionarioan gutxitan gozatu den modu batean, jatorrizko formatuan, ‘Largo viaje hacia la noche’ estreinatuko du Ozzinemak.

Zuzendariaren hitzetan, ‘Largo viaje hacia la noche’ memoriari buruzko filma da, eta 2D zein 3D proiekzioak erabiltzea istorio bereko prisma ezberdinei testura ezberdinak ematean oinarritutako erabakia da. Ozzinemako saio hau aukera paregabea izango da filmaz gozatzeko, zuzendariak bere obrarako asmatu zuen proiekzio formatuan. Mikel G. Gurpegui kritikariak parte hartuko du saioan, aurkezpenean eta solasaldiran.

‘Largo viaje hacia la noche’ bihar ikusi ahal izango da, 19:30ean, Niessen Zinemetan, eta sarrerak Niessen Kulturgunean eros daitezke 4 euroan.