Irantzu Varelak irekiko du otsaileko Emakumeen Etxeko programazioa

Emakumeen Etxeak ‘San Valentineko eromen kontsumista’ lelopean hitzaldia emango du Irantzu Varelak, otsailak 6ean, 18:00etan.

SETEM Hegohaizea – Baloreen faktoriak antolatutako hitzaldi honetan, galdera batzuk planteatuko ditu Varelak:

Nork egiten du kutxa otsailaren 14ko “maitasun erakustaldi” guztiekin? Jostailu erotiko bat eros dezakegu, eta, aldi berean, ekonomia solidarioaren alde egin? Zer maitasun eredu saltzen digute Coca Cola edo beste marka handien iragarkiek?

Bestalde, hilaren 11n, 18:00etan, Nerea Barjolak Alcasserretik Manadara: izu sexualaren eraikuntzari buruz hitz egingo du.

Nerea Barjolak, UPV/EHUko Feminismoetan eta Generoan doktorea, ‘Microfísica sexista del poder’ liburuaren bidez, Alcàsser kasua deiturikoa ikuspegi feminista batetik aztertzen du, sexu indarkeria termino politikoetan eta izuaren mugetatik kanpo kokatzeko, transgresio, borroka eta erresistentzia feministaren mugak erakutsiz.

Horretaz gain, hilaren 18an, 18:00etan, Emakumeen Etxeko batzarra egingo da. Errenteriako emakume guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

Bukatzeko, hilaren 27an, 18:00etan, Compañía Laquetúmehaces etorriko da Emakumeen Etxera ‘EXIT (La de emergencia)’ antzezlana aurkeztera.

Josune Gorosteguik eta Iñaki Moralek zuzenduta, eta Marijo Landaburuk eta Josune Gorosteguik antzeztua, hausnarketa hau egingo dute: ezer aldatzen ez bada, denborarekin areagotu besterik gabe, zein izango da gure bizitza 30 urte barru?

Bi emakume zahar isolatuta daude bizitza igarotzen duten lau hormen artean. Han egunak berdin-berdinak dira. Egunsentia… Gaur, agian, arrakala txiki bat aurkituko dute nahi dutenari begiratzeko.

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk./g.

943 449 630

emakumeenetxea@errenteria.eus