Pasa den ostiralean Oarsoaldeko Udaltzaingoak eta Ertzaintza Koordinatzeko Batzordea bildu zen

Pasa den ostiralean, otsailaren 7an, bilera egin zuten Oarsoaldeko lau udalerrietako udaltzainen arduradunek, Ertzaintzaren arduradunek bai Gipuzkoa mailan, bai Errenterian, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Jesus Maria Martiarena Lezoko alkateak eta Lore Suarez Pasaiako lehen alkateordeak Errenteriako Ertzain Etxean.

Bilera hau bat dator Errenteriako Udalaren eta Ertzaintzaren artean akordio baten bidez iaz formalizatutako lan-ildoarekin, udalerriko segurtasuna elkarrekin handitzen jarraitzeko, dauden baliabideak optimizatzeko eta bi kidegoen arteko informazio-trukea eta -fluxua areagotzeko. Azken batean, koordinazioa hobetzeko, antzematen diren segurtasun arazoei erantzun arinagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa emanez.

Ostiraleko bileran Ertzaintzaren Errenteriako bulegoetan jarritako salaketen berri eman zuten eta, emandako datuen arabera, arau-hauste penalak %1,01 jaitsi ziren 2019an, aurreko urtearekin alderatuta.

Halaber, beste gai batzuk jorratu zituzten, hala nola Ertzaintzaren eta udalerri bakoitzeko udaltzainen artean modu bateratuan hartu beharreko prebentzio neurriak.