Errenteriako Udal Artxiboak informazio publikoa kontsultatzeko zerbitzuari berrekin dio

Artxiboak, nagusiki, bide telematikoz emango du zerbitzua, eta erreprografia digitaleko zerbitzuaren bidez erantzungo dira eskaerak ahal denean.

Informazio publikoaren eskaera telematikoak (www.errenteria.eus) zuzenean erregistratu eta erantzungo ditu Udal Artxiboak, eta, gainera, dagozkion kopia digitalak telematikoki bidaltzeaz arduratuko da, gehienez ere hogeita bost unitate kontsulta bakoitzeko gomendioarekin.

Aurrekoa gorabehera, guztiz ezinbestekoa denean, herritarrek aurrez aurreko kontsulta eskatu ahal izango dute. Arreta hori emateko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira, bai herritarren eta bai langileen segurtasuna bermatzeko.

Bai kontsultak, bai aurrez aurreko hitzorduaren eskaerak, ahal dela, telematikoki (www.errenteria.eus) egingo dira. Telefonoz (010/ 943 449 600) edo posta elektronikoz (artxiboa@errenteria.eus) ere egin daitezke. Aurrez aurreko ordutegia izango da 9:00etatik 13:00ak arte. Herritarrek, gehienez ere, hamar dokumentu edo instalazio fisikoko unitate kontsultatzea eskatu ahal izango dute lanaldi bakoitzeko.

Kopia digitalak paperean jasotzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.