Oarsoaldeko AEK-k datorren ikasturteko aurrematrikula zabalik du

Oarsoaldeko AEK-k urrian abiatuko den 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula zabalik du. Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten duten ikasleek -une honetan eskualdeko euskaltegietan daudenek edo ikasle berriek- %5eko deskontua izango dute matrikularen prezioan eta zenbait epetan ordaindu ahal izango dute. Oraingoz, aurrematrikula internetez egin daitekeela adierazi dute arduradunek (aek.eus), eta luze jo gabe aurrez aurre egin ahal izango dela Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Errenteriako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn.

Oarsoaldeko AEK-k martxoaren 12an eten zituen aurrez aurreko eskolak, baina ordutik online ari da ikasleekin lanean, bakarka zein taldeka.