Errenteriako Ingurumeneko Aholku-kontseiluaren bilera izango da bihar

Biharkoa urteko 3. saioa izango du Ingurumeneko Aholku-kontseiluak (IAK) eta, bertan, besteak beste, herriko txirrinda sarearen egoera eta ingurumen-saileko aurrekontua izango dira hizpide. Saioa 18:00etan, Reina Aretoan ospatuko da, segurtasun neurriak bermatuz.

Errenteriako IAK ingurumenaren babesa helburu duen herriko elkarte eta eragilez osatutako partaidetza-organoa da.

Ingurumeneko Aholku-kontseiluak oinarrizko helburutzat du Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea, udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta bai iraunkortasuneko irizpideak bai herritarren proposamenak txertatuz, udal-eskumenetan hiritarren proposamenak gauzatu, bete eta hobetzeko, Errenteriako herriko natura- eta hiri-inguruneei dagozkienetan. Era berean, udalaz gaindiko ingurumen-plan eta -jarduerak ikertzeko ardura du.