‘700 urte + euskaraz’ taldea aktibatu du Lau Haizetara elkarteak Egunean behin jokoan

Egunean Behin mugikorreko jokoaren zazpigarren gaur hasi da eta hamar astez iraungo du. Partaideek egunero 10 galderari erantzun beharko diete. Astero bi saridun izango dira: puntu gehien lortu duena eta zozketa bidez aukeratutakoa. Saridunak aplikazioan eta elkartearen sare sozialetan iragarriko dira.

Parte hartu nahi dutenentzat, Lau Haizetara elkarteak “700 urte + euskaraz” jokalari taldea aktibatuko du, aurreko denboraldian 700dik gora partaide izan zituena.

Jokalarien taldean sartzeko, interesdunek ‘Egunean Behin’ aplikazioa jaitsi beharko dute mugikorrera Google Play edo App Storetik, eta taldearen kodea sartu: C3737B.