Beraungo Osasun Zentroaren ondoan parking bat egokitzeko lanak hasiko dituzte datorren astean

Beraungo Osasun Zentroaren ondoan parking bat egokitzeko obra zibilen lanekin hasiko dira datorren astean. Horrela, 20 aparkaleku libre inguru sortuko dira.

Delsa enpresari esleitu zaizkio lanak 50.820,00 €-ko (BEZ barne) zenbatekoarekin.

Lanak egiteko epeari dagokionez, hainbat fasetan egingo dira, eta 9 astekoa izango dela aurreikusten da.