Uda honetan ere HABEren azterketak prestatzeko ikastaroak egongo dira Oarsoaldeako AEK euskaltegietan

Oarsoaldeko AEK-k prest du udarako eskaintza. Ohi bezala, HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte. Uztailean, C1 mailako azterketari begirako eskolak emango dituzte, goizez. Irailerako bada berrikuntza bat: azken urteotan B2 eta C1 mailetan trebatzeko ikastaroak eskaini dituzte, baina aurten, aipatutakoekin batera, B1 mailakoa ere izango da aukeran. Irailean eskolak goiz eta arratsaldez eskainiko dira.

Azkenik, iaz bezala, autoikaskuntza ere eskainiko dute.

Informazio gehiago eskura daiteke euskaltegietan bertan:

Xenpelar AEK: 943 34 02 33; orereta@aek.eus