San Marko gotorlekua eta Listorreta-Barrengoloiako informazio puntuak zabalik berriz ere

Errenteriako San Marko gotorlekuko museoa (Lau Haizeta Parkea) eta informazio puntuak eta Aiako Harria Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE, Natura 2000 Sarea) aurkitzen den Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoak aste honetan zabalduko dituzte ateak aurtengo denboraldiari hasiera emanez.

Honela, San Marko Gotorlekura hurbiltzen diren bisitariek, begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, gotorlekuaren barrualdea ikusi ahal izango dute eta baita inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso ere. Izan ere, kokapen ezin hobeari esker, gipuzkoar eta lapurtar kostaldeko behatoki pribilegiatua da.

Gotorlekua asteazkenetik igandera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ordutegi horren barruan museoa bisitatu daiteke modu librean edo bisita gidatuaren bidez. Poternatik du sarbidea museoak, eta bertan artilleria-bateria ezkutuak, tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke.

Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko informazio bulegora hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek Natura 2000 Sarean babestuta dagoen eremu honetako natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzulo eta aztarnategi paleolitikoak, Añarbeko Baso Erreserba, mendiko hezeguneak (Malbazar, Aldura, Igantzi eta Pagosarde), eta abar. Bere irekiera-ordutegia ostegunetan 8:30etik 14:00etara eta ostiral, larunbat eta igandetan 8:30-14:00etara eta 15:00etatik 18:30era izango da.

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
943 449 638
turismoa@errenteria.eus

Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus