Ostegunean zabalduko dute euskara ikasteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea

2020-21 ikasturtean euskaltegi homologatu batean euskara ikasten aritu direnentzako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik izango da ekainaren 24tik uztailaren 9ra. Ondoren bigarren epe bat irekiko da irailaren 1etik urriaren 15era. 16 urtetik gorako errenteriar guztiek eska dezakete dirulaguntza euskara ikasteagatik.

Eskaerak Udalaren ZU! zerbitzuan edo online egin daitezke, esteka honetan.