Uztailean zehar Shandra Martinez ilustratzailearen erakusketa berria ikusgai egongo da Xenpelar Etxean

Erakusketan, 2019tik 2021era bitartean egindako ilustrazio originalak daude, hiru gunetan banatuta. Mihise digitalaren (tableta grafikoa) eta trazu analogikoaren (pigmentua eta pintzela) arteko kontrasteak behatzeko espazioa eta obrak.

Lehenengo gunean hainbat obra original daude ikusgai, tinta-gouache eta akuarela paperean. Emakumeen irudiak irudikatzen dituzte, denboran zehar, beren istorioak musikatik, dantzatik, zirkutik edo iraganeko eta oraingo moda atenporaletik kontatzen dituztenak.

Bigarren gunean bideo batek ikusgai dauden hainbat lanen prozesua proiektatzen du. Obra egiteko prozesuan mihise digitalaren (tableta grafikoa) eta marra analogiko/tradizionalaren (pigmentua eta pintzela) arteko ezberdintasuna erakusten duen lana.

Azkenik, hirugarren gunean, zenbait piezaren lan digital originalak daude ikusgai, jarduera profesionalak garatzen dituzten emakumezko figurak irudikatzen dituztenak – mekanikoa, astronauta, banatzailea –, eta zirriborrotik ilustratutako liburu baten lan-prozesua, kolore-probak eta azken pieza, liburua.

Ekimen hau Katapulta Plataformak sustatu du Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Shandra Martínez (1977) Errenteria

Gaur egun, Donostian bizi eta lan egiten du, Errenterian bizi eta Erroman, Parisen edo Madrilen hainbat egonaldi egin ondoren.

Bere arte-prestakuntza ikerketa eta esperimentazio propioaren bidez garatu da urteetan zehar, pinturaren eta ilustrazioaren (tradizionala eta digitala) artean ibiliz.

Ilustratzaile gisa parte hartu du hainbat proiektutan, hala nola, ‘Gunter-alegiak’ haur-liburuan, kartelen diseinuan eta ilustrazioan, bai eta ‘Hiru une’ banakako pintura-erakusketan ere, Kutxa Kultur Plaza espazioan, Tabakaleran, 2017an.
Urteetan zehar, bere interesa eta proiektu artistikoak bateragarri egin ditu erabilitako begirada, denbora eta tekniketan eragina izan duten beste lanbide batzuekin.