Herriko hiru ikastetxe publikoek matrikulazio kanpaina aurkeztu dute

Ezkerretik eskuinera: Pili Sesen, Bizazain ikastetxeko zuzendaria; Jaione Sagarzazu, Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasketa burua; Sara Herranz, Cristobal Gamon ikastetxeko zuzendaria, eta Itziar Ostolaza, Hezkuntza zinegotzia.
  • 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitarte izango da (biak barne) eta guztiek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte.

Herriko hiru ikastetxe publikoetako zuzendari zein ikasketaburuek, hau da, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon Ikastetxea eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxekoek, 2022-2023 ikasturterako ikasle berrien matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Hezkuntza zinegotziaren laguntzaz. Kanpaina hori urtarrilaren 17tik 28ra bitarte burutuko da, 2019 eta 2020 urteetan jaio diren haurrei zuzenduta.

Aurkezpenean eskola publikoaren eskaintza hezitzailea azaldu dute, euskalduna eta kalitatezkoa dena. Gainera, Eskola Pulikoak gaur egun edozein erronkari aurre egiteko duen gaitasuna azpimarratu dute.

Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotziak, bestalde, herriarekin eta herrigintzarekin ikastetxe konprometituak direla nabarmendu du,

Ikastetxeak eta haien hezkuntza eskaintza ezagutzea

Hala nahi duen familia oro ikastetxeekin harremanetan jar daiteke, instalazioak zein hezkuntza eskaintza bertatik bertara ezagutzeko datozen asteetan zehar.
Herriko ikastetxe guztien informazioa 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurren etxeetara

Aurten ere herriko ikastetxe guztien informazioa jasotzen duen gutuna bidaliko da 2019 eta 2020 urteetan jaio eta Errenterian erroldatutako 475 haurren etxeetara.

Matrikulatzeko garaian, kontuan hartu beharreko irizpideen artean daude hautatu beharreko hizkuntza eredua eta ikastetxearen kokapena. Haurraren gizarteratzean eta gure herriaren garapenean gai horiek duten garrantziaz jakitun, Errenteriako Udalak matrikulatzeko adinean dauden haurren familiak animatu nahi ditu seme-alabak D ereduan eta Errenteriako Ikastetxeetan matrikulatzera.