Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, egitarau zabala aurkeztu dute

Ezkerretik eskuinera: Sandra Barkaiztegi Navarro, Izan Iñurri Elkartea; Rosario Cantero, Berdintasun Kontseilua; Itziar Ostolaza, Berdintasun zinegotzia; Nati Rufo, Amalatz Talde Feminista eta Berdintasun Kontseilua; Elena Guinea, Izan Iñurri Elkartea

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna, eta honen harira Errenteriako Udalak, hainbat eragile eta talde feministek, Berdintasun Kontseiluarekin batera, egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute.

Hilabete osoan zehar, mota anitzetako ekintzak burutuko dira, betiere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin.

Hiru aipamen berezi egin dituzte programazioaren aurkezpenean. Alde batetik, XII. Mariasun Landa Sarien banaketa. Berdintasun Kontseiluaren ekimenak hamabi urte betetzen ditu eta Maika Tameron eta Maria Jesus Aranbururi buruzko lanak sarituak izan dira aurten.

Bestalde, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, mugimendu feministak manifestazioa antolatu du. 19:00etan abiatuko da Herriko Plazatik eta herriko kaleak aldarriz beteko dira.

Azkenik, Eskola Feministan antolatutako tailerretik –Kakorratzez sareak sortuz– eta Errenkoalderekin lankidetzan 20 establezimenduko erakusleihoetan martxoaren 8aren inguruan egindako lanak erakutsiko dira. Taldean sortutako proiektua izan da, eta haien arteko sareak indartzeko eta autoestimua eta ahalduntzea sustatzeko balio izan du.

Era berean, eta programazioan islada ez duen arren, Linoko horma-irudi berria probestuz, herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeek lanketa berezia egingo dute martxoaren 8ko testuinguruan. Alde batetik, lehen hezkuntzako ikasleek datozen asteetan egungo horma-irudiaren atzean dagoen arkupeen zonaldea margotuko dute Idoia Beratarbideren laguntzarekin. Bestetik, bigarren hezkuntzakoei unitate didaktiko bat eskainiko zaie, lanketa ere egin dezaten.

Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziarekin batera, Berdintasun Kontseiluko, Amalatz Talde Feministako eta Izan Iñurri Elkarteko kideek parte hartu dute programazioaren aurkezpenean.

Itziar Ostolazak, testuingurua jartzeko, azpimarratu du , azaldu du Udaletik oso garrantzitsu ikusten dutela Martxoaren 8a bezalako egun batean aldarrikapenak egiten jarraitzea, zapalkuntzak ere bere horretan hortxe jarraitzen duelako oso presente.

Bestalde, Izan Iñurriko ordezkariek azaldu dutenez, elkartea Lasarte Orian jaio zen, lurralde osora iristeko asmoz, minbizia duten pertsonei laguntzeko. Azpimarratzen dute pertsona bakoitza izen-abizenak dituen pertsona bat dela, eta ez zenbaki bat. Niessenen antolatu duten Bertso saio musikatua arrakastaz estreinatu da beste leku batzuetan eta, horregatik, herri gehiagotara eramatea erabaki dute. Berezitasunak dira bertsolariak eta gai-jartzaileak emakumeak direla, eta gaietako batzuk gaixoek beraiek proposatzen dituztela. Beraz, benetako gaiak dira, batzuk gogorrak, beste batzuk dibertigarriak eta alaiak. Minbizia gogorra dela adierazi nahi dutela azaldu dute, baina bizi nahi duten eta beren gorputzekin gustura dauden pertsona alaiak direla.

“Ekimen kulturalak antolatzeari ekin diogu iruditzen zaigulako minbiziarekin gaudenean ere behar dugula bai kultura, bai umorea. Garrantzitsua da deskantsua eta tratamendua, baino kanpo harremanek asko laguntzen dutelako” – adierazi dute.

Emakumeen XVIII. Zinema Erakustaldiari dagokionez, Nati Rufo Amalatz Talde Feministako ordezkariak azaldu du 18 urte daramatzatela ekimena antolatzen emakumeen parte-hartze handiarekin. Halaber, pandemiak saioen kopurua murriztea ekarri badu ere, aurreko erritmoari heldu nahi diotela azaldu du, ekarpen handia egiten baitu, proiekzioez gain elkarrizketa dagoelako eta iritzi ezberdinak ematen direlako.

Rufok nabarmendu duenez, martxoaren 23ko proiekzioak, ‘Entre nosotras’ izenekoak, ukitu dibertigarria du, drama izan arren, eta bertaratzeko deia egin die herritarrei.

Programazioa

Hona hemen programazioaren xehetasun guztiak:

MARTXOAK 4 MARZO ostirala · viernes

BANDERAREN IGOERA · IZADA DE LA BANDERA

19:00 Emakumeen Etxetik abiatuta · Desde Emakumeen Etxea

Antolatzailea – Organiza: Berdintasun Kontseilua · Oreretako Asanblada Feminista

MARTXOAK 5 MARZO larunbata · sábado

ANTZEZLANA · TEATRO

Partekatuz proiektuaren ‘Emakumeok mugimenduan. Testimonios de migración’ del proyecto Partekatuz.

20:00 Lekuona Fabrika

Sarrera · Entrada: 5€ (sarrerak.errenteria.eus)

MARTXOAK 8 MARZO asteartea · martes

MANIFESTAZIOA · MANIFESTACIÓN

Zapaltzen gaituen sistemari sua! Zaintza sistema publikoa eta komunitarioa orain!· Fuego al sistema que nos oprime! ¡Sistema de cuidados público y comunitario ahora!

19:00 Herriko plaza

Antolatzailea – Organiza: Oreretako Asanblada Feminista

MARTXOAK 10 MARZO jueves · osteguna

HITZALDIA · CHARLA

Mertxe Tranche: Zergatik irakurri emakume idazleak· Por qué leer a escritoras

19:00 Emakumeen Etxea

MARTXOAK 12 MARZO larunbata · sábado

XII. MARIASUN LANDA SARIEN BANAKETA · XII. ENTREGA DE PREMIOS MARIASUN LANDA*

12:00 Emakumeen Etxea

Antolatzailea: Berdintasunerako Kontseilua · Organiza: Consejo de Igualdad

BERTSO SAIO SOLIDARIO MUSIKATUA

TABUEN KUTXATIK OHOLTZARA.

  • Bertsolariak: Onintza Enbeita, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Alaia Martin

  • Gai-jartzailea: Amaia Agirre

  • Musikariak: Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra

18:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera · Entrada: 10€ (sarrerak.errenteria.eus)

Antolatzailea – Organiza: Izan Iñurri Elkartea · Oreretako Asanblada Feminista

MARTXOAK 13 MARZO igandea · domingo

ANTZEZLANA · TEATRO

360 gramos

19:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera · Entrada: 8€ (sarrerak.errenteria.eus)

MARTXOAK 19 MARZO larunbata · sábado

Emakume baserritarrei omenaldia · Homenaje a mujeres baserritarras.

Martxoaren 8aren bueltan emakumeei begirako sariketa, aurten herriko bi emakume baserritar ekoizle omenduko dituzte. · Este año se homenajeará a dos baserritarras productoras de la localidad.

Goizean · Por la mañana Xabier Olaskoaga plaza.

Antolatzailea – Organiza: Labore Oarso

RAP GAUA · NOCHE DE RAP

La Furia + Elvirus

20:00 Lekuona Fabrika

Sarrera · Entrada: 8€ (sarrerak.errenteria.eus)

MARTXOAK 26 MARZO larunbata · sábado

AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA · CURSO DE AUTODEFENSA FEMINISTA*

Irakaslea· Imparte: Maitena Monroy

9:30-13:30 / 15:30-19:30 Emakumeen Etxea

*Aurretik izena eman beharko da · Hay que inscribirse (Eskola Feminista)

MARTXOAK 30 MARZO asteazkena · miércoles

HITZALDIA · CHARLA

Nik ere baditut ikasketak, nola homologatu ditzaket? Yo también tengo estudios, ¿cómo los homologo?

17:00 Emakumeen Etxean

Antolatzaileak · Organiza: Bidez Bide Elkartea eta Emakumeen Etxea

ZINEFORUM · CINEFORUM

“La ciudad de las mujeres” · “Emakumeen hiria”

18:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera doan · Entrada gratuita

Antolatzailea · Organiza: JaneGamon Hirigintza Taldea

OZZINEMA

Martxoak 1 marzo: Sedimentos

Martxoak 15 marzo: En realidad, nunca estuviste aquí

Martxoak 22 marzo: Zola

19:00 Niessen Zinemak

Sarrera · Entrada: 4€ Niessen Kulturgunean

Antolatzailea · Organiza: Oz Zinema Elkartea

EMAKUMEEN XVIII. ZINE EMANALDIA · XVIII. MUESTRA DE CINE DE MUJERES

Martxoak 3 marzo: 14 dias y 12 noches

Martxoak 23 marzo: Entre nosotras

18:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera doan · Entrada gratuita

Antolatzailea · Organiza: Amalatz Talde Feminista

ERAKUSKETA · EXPOSICIÓN Martxoak 4 marzo – martxoak 13 marzo

Kakorratzez emakumeen arteko sareak ehuntzen · Tejiendo redes entre mujeres a ganchillo

Herriko erakuslehioetan · En escaparates de Errenteria

Antolatzaileak · Organiza:: Errenkoalde eta Emakumeen Etxea

ERAKUSKETA · EXPOSICIÓN Martxoak 5 marzo – Apirila 30 Abril

Inudeak · Amas de cría

Bisita gidatuak* · Visitas guiadas*

Martxoak 8 marzo: 18.00 (euskaraz) – 18:30 (gazteleraz)

Martxoak 12 marzo: 20:00 (euskaraz) – 20:30 (gazteleraz)

Jantziaren Zentroa, Kapitain Etxea

Iraupena: 30 minutu · Duración: 30 minutos

*Aurretik izena eman beharko da · Hay que inscribirse:

jantziarenzentroa@errenteria.eus – 943 49 45 21

El folleto con la programación está disponible para descargar aquí.