Fanderiako tenis pistak aparkaleku gisa erabili ahal izango dira gauez aldi baterako

Bide-zabalera egokitzeko ADIFen obren eragina ahalik eta txikiena izan dadin, Udalak, bihartik (asteartea) aurrera, gaueko aparkaleku bat egokituko du Fanderiako tenis-pistetan 50 plazarekin, afekzioak irauten duen bitartean. Kirol-erabilera mantentzeko, aparkaleku honek herriko beste toki batzuetan egokitu diren aparkalekuen ordutegi bera izango du: 21:00etatik 9:00etara.

Momentu honetan, udalerriari eragingo dioten obren lehen fasea egiten ari da ADIF, eta aurtengo abuztura arte iraungo du, gutxi gorabehera. Zehazki, Nafarroa etorbidean ari dira lanean, Gabierrota auzoan, eta ibilgailuak Errenteriara bide nagusi horretatik sartu eta irten ahal izan daitezen, gutxi gorabehera Gabierrota pasealekuaren erditik Lartzabaleraino dauden lineako aparkalekuak desgaitu behar izan dira. Baterian dauden aparkalekuak, aldiz, mantendu dira.

Horregatik, obra horiek udalerriko bizilagunengan dituzten eraginak arintzeko, Udalak aipatutako aparkalekuak egokituko ditu.