‘Maite du eta ez du ahazten. Zigorgabetasunaren aurkako memoriaren museoa’ erakusketa Xenpelar Etxean maiatzaren 7ra arte

Nikaraguako Apirileko Amen Elkarteak (AMA), lehen aldiz euskal lurretan, Maite du eta ez du ahazten. Zigorgabetasunaren aurkako memoriaren museoa erakusketa aurkeztu du. Maiatzaren  7ra arte Xenpelar Etxean izango da, 17:00etatik 20:00etara.
Hain zuzen ere, testuinguru honetan Errenteriako Udalbatzarreko alderdi guztietako ordezkariek harrera egin diete AMA elkarteko Josefa Mezari eta Feministas por Nicaragua EH elkarteko Silvia Zuniga eta Reyna Tercerori.
Era berean, aipatu erakusketa protesta- eta erresistentzia-lan aktiboa da, eta biktimen haziak, informazioa eta gertakarien kontakizunak, argazkiak eta ikus-entzunezko materialak aurkezten ditu. 2018ko apirilean sortutako errepresioak utzi zituen hildakoen senideek egin dituzte materialak.
Euskal Herrian bizi diren nikaraguarren elkarteek (Nahuatl Elkartea, Nikaraguako Feministak EH, LubakiNika eta Nikaragua Libre Elkartea), eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin, erakusketaz gain, honako jarduera hauek aurkeztu dituzte:
– Nicaragua, patria libre para vivir dokumentalaren aurkezpena (Emakumeen Etxea, maiatzak 3, 19:00)
– Bisita gidatua Museoan Josefa Mezaren eskutik (Xenpelar Etxea, maiatzak 4, 19:00)
Bertan izango da Josefa Meza, AMAko kidea eta erbesteratzera behartua, bere seme Jonathan Eduardo Morazán Meza, 21 urteko ikaslea, maiatzaren 30ean Managuan zauritu eta ekainaren 1ean hil ondoren.