Errenteriako Udala Isidro Ansorena kaleko udal lokalaren fatxada zaharberritzen hasi da, Sarriegi plazaren eraberritzea guztiz burutuz

Sarriegi plaza eraberritzearen esparruan, Errenteriako Udalak aste honetan hasi ditu Isidro Ansorena kaleko z/g udal lokalaren fatxada birgaitzeko lanak.

Obra honek lokalaren ingurukariaren gainean esku hartuko du eta Sarriegi plazako inguru berrurbanizatuan kalitatea hobetzen lagunduko du.

Lanak 7 asteko iraupena izango du eta 21.175 euroko aurrekontua du.

Horrela amaitzen da Sarriegi plaza berrurbanizatzearen helburua. Egindako esku-hartzeek plaza hau bizilagunen espazio zentral bilakatu dute, erabilera nabarmen handituz.