Errenteriako elkarteek Madalenetako omendua proposatu dezakete

Ohikoa denez, Errenteriako Udalak pertsona edo elkarte bat omenduko du Madalenetan. Horretarako proposamenak herriko elkarteek egin ditzakete, Zu! Zure Udala zerbitzuan pertsona edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzi bat aurkeztuz, maiatzaren 22a arte. Modu telematikoan ere aurkez daitezke proposamenak errenteria.eus webgunean.

Omenduak Madalenei hasiera emango dien txupinazoa jaurtitzeko ohorea izango du eta omenaldirako prestatutako ekitaldian oroigarri berezi bat jasoko du. Gainera, Udalak jaietan antolatutako ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango du gordeta, hala nahi izanez gero.