Madalenetako haur eta gazteen jai batzordea martxan da

Madalenetarako haur eta gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatu nahi ditu Errenteriako Udalak aurten ere. Hau horrela, Haur eta Gazteen Jai Batzordea abian jarriko dute hauek herriko jaien antolaketan protagonista izateko eta gustuko ekintzak bizitzeko aukera izan dezaten.

13 eta 17 urte bitarteko gazteen batzordearen lehen bilera, hilak 25ean izango da 18:00etan, Merkatuzarren; eta 12 urte arteko haurrena, aldiz, hilaren 26an, 17:30ean Lekuona Fabrikan.

Gazteen proposamenen jasoketa

Bilera eguna aurretik, hala ere, gazteen Madalenetarako ekintza proposamenak jaso nahi ditu batzordeak.

Helburua da gazteei euren gustuko ekintzak proposatu eta gauzatzeko aukera eskaintzea eta jaietako egitarauan horiek txertatzea. Jasoko diren ekintzak, uztailaren 24an Gernika plazan antolatuko den Gazte Gunea osatzeko bideratuko dira batez ere.

Proposamenak egiteko epea maiatzaren 22an amaituko da eta gazteria.errenteria.eus web orrian aurki daiteken formulario bat betez egin ahalko dira.

Udaletik dei egin nahi zaie herriko gazteei ekimen honetan parte hartzeko: “Jaiak herritik eta herriarentzat direlako, eurekin kontatu nahi dugu!”.