Sustapen kanpaina berria jarri dute abian Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan

Errenteriako Galtzaraborda Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako udal kirol instalazioetan sustapen kanpaina jarri da abian, 2023-2024 denboraldian herritarrak aktibatzea helburu duena.

Horrela, irailaren 30a baino lehen kirol-instalazioetan alta ematen duten pertsonek % 100eko deskontua izango dute izena emateko matrikularen kostuan, harpidetza orokorreko modalitateetan.

Alta berriak aurrez aurre formaliza daitezke harreretan, baita online ere, www.beone.es webgunearen bidez.

Informazio gehiagorako eta sustapenaren gainerako baldintzak ezagutzeko, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko (943 449 690) eta Fanderiako Igerilekuko (943 344 423) harreretan galdetu daiteke. Azken instalazio honetan astelehenetik, hilak 25etik, aurrera.