Dantza, antzerki eta musika programazio zabala asteburuan Errenterian

Arte eszeniko profesional eta musika ikuskizunez beterik dator asteburua. Kalitate handiko lanak ikusteko eta punta-puntako dantzari, antzezle zein musikariez gozatzeko aukera izango dute herritarrek Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturgunean. Eskainiko diren lanak adin zein gustu guztietara bideratuta egongo dira.

Programazioa

  • Gari & Maldanbera:

Gari & Maldanbera taldeak ‘Gari&Maldanbera. Zuzenean 2022’ izeneko diska aurkezteko kontzertua eskainiko du larunbatean, hilak 18, Lekuona Fabrikan; artistaren zuzeneko lehen lana. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

  • ‘Jazoerak’:

Igandean, azaroaren 19an, Kukai Dantzak emanaldi berezia eskainiko du Lekuona Fabrikan. ‘Jazoerak’ izenburupean bere azken ikuskizunetako pasarte esanguratsuenetako batzuk aurkeztuko ditu. Hala, ‘Oskara’, ‘Gelajauziak’, ‘Erritu’, ‘Giza’, ‘Euskorleans’ eta beste hainbat sorkuntza arrakastatsuetako pasarteak ikusi ahal izango dira bertan, ezohiko eskeintza batean.

Oraingo honetan, gainera, Kukai Dantzak herriko hainbat eragileekin elkarlanean erakutsiko du bere lana. Pirata, Iñaki Dieguez eta Jonbi moduko musikariez gain, Kukai Dantzako dantzariekin batera jardungo dira Ereintza Dantza Taldea, Herri Arte Eskola edota Zaria Abesbatza.

  • ‘Kortxoaren dilema’:

Igande berean, Tartean teatroak ‘Kortxoaren dilema’ antzezlana aurkeztuko du arratsaldeko 19:00etan Niessen Kulturgunean. Patxo Telleriak idatzitako lan hau etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatrala da, non zintzotasuna izango den antzezlaneko gai protagonista.