Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren II. Jaialdia hasiko da datorren astelehenean

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik 26ra izango da. Bigarren edizio honekin, finkatu egingo da jaialdia udalerrian, zinemaren eta Giza Eskubideen aldeko sentsibilizazio erantsiaren alde egiten den apustu gisa.

Feminismoa, LGTBI kolektiboa, gatazka armatuak, migrazioa edo ekologismoa dira edizio honetan proiektatuko diren filmen tesietako batzuk. Helburua da, alde batetik, bizi ditugun munduko bidegabekeriak ikusaraztea eta salatzea, eta bestetik, istorio konprometituenak irudietan jartzera ausartzen diren sormenen eta lanen tranpolina izatea.

Zinemaldiaren antolatzailea Ozzinema da, eta Errenteriako Udaleko Kultura Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen Sailak sustatu, eta diruz laguntzen du. Guztira 12 filmek osatuko dute Zinemaldiaren programazioa: 5 film luzek eta 7 labur eta metraje ertainek. Proiekzio hauek astelehenetik ostiralera izango dira, Niessen Zinemak aretoan, 19:30ean. Sarrera doan izango da. Saio hauetarako gonbidapenak Lekuona Fabrikan edo sarrerak.errenteria.eus webgunean eskuratu daitezke.

Jaialdiko sariak

Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da ekimen honetan, bai filmen proiekzioan, eta baita publikoaren sarian ere.

Zinemaldiko sari ofizialak (proiektua garatzeko Juanmi Gutierrez laborategia eta zabalkunde saria) zinematografia-baldintzak eta giza eskubideei buruzko sentsibilitatea bateratzen dituen epaimahai batek emango ditu berriro. Epaimahaiko kideak honako hauek dira: Lucía Ixchíu, guatemalar aktibista eta kultur kudeatzailea; Sara Hernández, gaur egun TABAKALERAko zinema eta ikus-entzunezkoen saileko koordinatzailea; Agustín Arrieta, fiolosofia lan ugari argitaratu dituen UPV/EHUko filosofia irakaslea; eta, azkenik, Álvaro Hernández, zeinaren ‘Aquí Seguimos’ film laburra Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta DDHHen Jaialdiaren lehen edizioko irabazlea izan zen.

Sari banaketa Niessen Kulturgunean egingo da Zinemaldiaren azken egunean, azaroaren 26an, igandean, 18:00etan.

Jarduera osagarri gisa, Errenteriako ikastetxeetako DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleak gonbidatuko dira Giza Eskubideei buruz hausnartzeko aukera emango duen pelikula bat ikustera.

Jaialdiari buruzko xehetasun guztiak www.ggeefilm.com webgunean eskuragarri. Programari buruzko informazioa jasoko duten liburuxkak ere egongo dira.