Lekuona Fabrika zabalik izango da ikasleentzat asteburuetan, azaroaren 25etik urtarrilaren 21era

Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, azaroaren 25etik, urtarrilaren 21a bitartean. Ikasgela gisa soilik erabili ahal izango da espazioa, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko (liburu mailegua, ordenagailuen erabilera…), eta beraz, 2. solairua bakarrik egongo da erabilgarri.

Zerbitzu hau eskaintzeak Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea suposatzen du, eta, hala, larunbatetan arratsaldeko 14:30etik 20:00ak arte egongo da irekita. Igandeetan, berriz, 9:00etatik 14:00etara.

Halaber, kontuan hartu beharrekoa da zerbitzua guztiz itxita egongo dela hurrengo egunetan: abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 6an.