Archive | Iztieta

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

remanentes gehikariak txasko begoña mendoza

2,5 milioitik gora inbertituko ditu Udalak, diruzaintzako gerakinei esker

Agustinak | Alaberga | Beraun | Erdigunea | eUdala | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gardentasuna | Gaztaño | Hiri antolamendua | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Kultura | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-05-27 | 0

Errenteriako Udalak aurreikusita du jardukera berriak gauzatzea, hasiera batean aurreikusi gabe zeudenak. Izan ere, diru-sarreren joera egokia izan da eta aurrekontu- aurreikuspenaren gastuak murriztu egin dira. Egindako finantza kudeaketa egokiak ahalbideratu du egoera ekonomiko osasuntsu batekin eta garrantziko aurrezpeneko diru-kopuru batekin ixtea. Horrek aukera emango du gerakin horren zati handi bat urtearen hasieran heldu ezin […]

AuzoBatzarrak-Zamalbide

Auzo batzarrak egingo dira auzoz auzo maiatzean zehar

Auzoetako batzarrak | Beraun | Bienestar social | Gabierrota | Galtzaraborda | Gardentasuna | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Igantzi | Iztieta | Lartzabal | Ongizatea | Partehartzea | Zamalbide 2016-05-02 | 0

Gaur hasi eta maiatzaren 19a bitartea Auzo Batzar ugari izango dira Errenterian. Auzo bakoitzeko auzo elkartean izango dira batzarrak 18:30etik 20:00tara. Guztietan Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia ere izango dira. Batzar banatan izango dira Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuen zinegotzia eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotzia. Honakoak izango dira batzarrak: Maiatzak 2 Gabierrotako […]

KARTELA horizontala

Munduko mandalez osaturiko murala margotuko da larunbatean, Iztietako jaietan

Iztieta | Kultur aniztasuna 2016-04-26 | 0

Larunbat honetan, hilaren 30ean, urtero Gurekin auzo elkarteak antolatzen dituen jaien barnean munduko mandalez osaturiko murala margotuko da. Iztieta pasealekuan kokatuta dagoen Lezo zubi azpiko horman munduko bost kontinenteetan oinarritutako mandalak margotuko dira. Ondoren, denon artean egindako margotze lana ospatzeko, txokolatada izango da. Ekimen hau Iztieta-Ondartxo auzo aktiboak eta Udaleko Kultur aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta […]

Hondarribia_kalea_kameliak

Azken egunetan Udalak egindako lanak

Alaberga | Beraun | Erdigunea | Fanderia | Galtzaraborda | Hiri Mantenua | Iztieta | Kaputxinoak 2016-03-17 | 0

Udalak azken egunetan burutu dituen lanen berri eman du. Jarraian egindako lanen xehetasunak, leku zehatza eta auzoa zehazten dira: Iztieta: Mataderoko pareta konpondu da Kaputxinoak: zaharren egoitzaren aurrean bankuak berritu dira Galtzaraborda: antideslizantea bota da lurrean irrist ez egiteko (Galtzaraborda 49) Beraun: udal lokalak margotu eta egokitu dira (Usandizaga 6 atzealdea) Beraun: sarrerako irisgarritasuna bermatu […]

Iztieta-Ondartxo_saioa

Iztieta-Ondartxo auzoan aurrera begirakoak zehazten hasi dira

ADN | Iztieta | Kultur aniztasuna | Partehartzea 2016-03-02 | 0

Atzo Gurekin auzo elkartean hamabost bat lagun bildu ziren Iztieta-Ondartxo auzoa hobetzeko ekintza planaren harira egindako saio irekian. Udaleko ordezkariek iazko uztailean hasitako parte hartze prozesuaren laburpen bideoa aurkeztu zuten, egindako lan guztiarekin lagin gisa. Eta orain artekoaren balorazio txiki bat ere egin zuten. Kualitatiboki egindako lana oso aberasgarria eta garrantzitsua izan dela ondorioztatu zuten. […]

Aurkezpena1-768x446

Iztieta-Ondartxo auzo aktiboaren aurrera begirako saio irekia izango da asteartean

ADN | Iztieta | Partehartzea 2016-02-25 | 0

Udaleko Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen azpiatalak datorren martxoaren 1erako, asteartea, saio irekia antolatu du Iztieta-Ondartxo auzoa hobetzeko ekintza planaren harira. Bereziki aurrera begirakoak zehazteko saioa izango dela jakinarazi du Udalak, 19:00etan hasiko da Gurekin auzo elkartean. Urtarrilaren 13an ekintza planaren ondorioak aurkeztu ondotik dator astearteko saioa. Udalaren arabera, orain arteko balorazio laburra […]

Julen Mendoza y Amed

Mendoza eta Anhariri elkarrizketa Info7-n Iztietari buruz argitaratutako albistearen harira

ADN | Iztieta | Kultur aniztasuna 2016-02-04 | 0

Pasa den igandean Iztieta auzoa El Correo egunkariko lehen orrian agertu zen. Titularrak honela zioen: “Polizia Iztietako islama zelatatzen ari da”. Horren harira, Julen Mendoza alkatea eta Ahmed Anhari Iztietako islamiar zentro kulturaleko presidente ohia elkarrizketatu dituzte Info7 irratian. Albistea berak ekarri zien “haserre eta kezka” izan dituzte hizpide. Baina bereziki auzoaz, elkarbizitzaz, eta aniztasunaren […]

iztieta

Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren ondorioen aurkezpena izango da gaur

ADN | Iztieta | Partehartzea 2016-01-13 | 0

Uztailean abiatu zuen Iztieta-Ondartxon ekintza plana Udalak bertako bizilagun eta eragileekin. Prozesua beraren laburpena eta baita planaren ondorio nagusiak azaltzeko aurkezpen irekia antolatu dute gaur arratsalderako. Prozesuak berak informaziorako eta parte hartzerako izan duen gunean (Oiartzun kalea, 5) izango da aurkezpena 19:00etan. Aurkezpenean Julen Mendoza alkatea bera eta kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako […]