-
Alabergako plaka frankista kentzen hasi da Udala
Auzotarrek egindako eskaera bati jarraiki, Alabergako 9. zenbakia duen eraikinean dagoen plaka frankista kentzeko lanei ekin die Udalak, dagoeneko. 2011n Udal Gobernuak herriko auzoetako bizilagunen […]
-
Kirol jardueren ikasturte amaierako jaialdia egingo dute Galtzarabordako Kiroldegian
Datorren ekainaren 14an, ostiralean, ikasturtean zehar Errenteriako Fanderiako eta Galtzarabordako instalazioetan egiten diren jardueren urteko erakustaldia burutuko da Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Erakustaldiari arratsaldeko 17:30ean emango […]
-
Jai Batzordeak ia prest dauka Madalenetarako egitaraua
Beste behin, Errenteriako gizarte eragileen ordezkaritza zabala bildu zen pasa den ostiraleko Madalenetako Jai Batzordearen bilkuran. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak bertaratutakoei ongietorria egitearekin batera, gai […]
-
Errenteria Musikaleko ikasleen ikasturte amaierako emanaldiak hasiko dira gaur
Errenteria Musikaleko musika eta dantza ikasleek 2012-2013 ikasturte amaierako kontzertu eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte gaurtik ekainaren 21era. Ikuskizun guztiak “Errenteria Hiria” Kulturguneako Auditoriumean edo […]
-
Udalbatzaren Ezohiko Osoko Bilkura, bihar
Bihar, ekainaren 11, Udalbatzaren Ezohiko Osoko Bilkura izango da. Arratsaldeko 16:00etan honako gaiari helduko diote: Errenteriako kale-garbiketa eta hiri-hondakin solidoak jaso eta garraiatzeko zerbitzua kontratatzea. […]
-
Txina eta Nepaleko irudiak Urdaburun
Datorren ostegunean, ekainaren 13an, Jon Unzuetak Txina eta Nepalera egindako bidaiko irudiak erakutsiko ditu diapositiba proiekzio batean, 20:00etan, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan.
-
Zarauztik Zumaiarako ibilbidea egingo dute Erretiratuen Elkarteek
Errenteriako Erretiratuen Elkarteek ekainaren 15erako antolatu dute 2012/2013 ikasturtearen azken irteera: Zarauztik Zumaiarako ibilbidea. Antolatzaileek adierazi dute interesa duten pertsonek Olibet elkartearen dinamizatzaileen bulegoan eman […]
-
Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatuko ditu
Aurreko urteetan bezala, Errenteriako Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatuko ditu. Interesdunek eskaera aurkeztu behar dute, NAN eta langabezia-txartelaren fotokopiarekin batera, Udal Erregistroaren bulegoetan ekainaren 10etik 21 […]
-
Trail Running irteera Platako Itsasargira, bihar
Ulia mendian barrena Trail Running irteera antolatu du Serviociok biharko, ekainaren 8. Ibilbideak asfaltatutako pistak eta mendi-bideak tartekatuko ditu eta bi buelta emango ditu San […]
-
Udal Txistulari Banda erdigunean, igandean
Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgak zuzendua, igande goizean, ekainaren 9, erdiguneko kaleetan zehar arituko da eta hainbat herri-doinu joko ditu.
-
Zabortegiaren itxiera prozesua azaldu zuen atzo Mendozak
Atzo, arratsaldeko 19:30ean, Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Jorge Romea Madrideko Rivas-Vaciamadrid herriko Ingurumen arduradunak zabortegien itxieraren gaineko hitzaldia egin zuten Beraungo Koldo Mitxelena Institutuan. […]
-
Dantza eta antzerki egunak ekarriko ditu Eztenak
Mikelazulo Kultur Elkarteak arte eszenikoen Eztena Jaialdia antolatu du ekainaren 13tik 16ra. Datozen dantza eta antzerki egunen aurrerapen gisa, larunbatean, hilaren 8, “Eztena haurrena da!” […]