Archive | Kultura

Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren kontzertua eta mikrofono irekia Kabian ostiralean

Kultura 2012-08-29 | 0

Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren kontzertua izango da ostiral honetan, arratsaldeko 19:00tan Kabia Espazio Kreaktiboan, Pontikako Barandiaran Plazan. Ondoren, emanaldia amaitu eta gero, mikrofono irekia edo ‘jam session’ bezala ezagutzen dena egongo da zabalik bapateko musikarekin. Entzuteko Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren musika entxuteko jo  http://www.myspace.com/jonminer webgunera.

Buruhandiak egiten ikasteko tailerraren lehen saioa gaur arratsaldean hasiko da Kabian

Gazteria | Kultura 2012-08-28 | 0

Buruhandiak egiten ikasteko ‘Kabihandiak’ ekimen irekiaren lehen saioa gaur arratsaldeko 16:30ean hasiko Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza). Tailerraren antolatzaileak eta parte hartzaileek bilera egin zuten atzo Kabian saioen ordutegiak adostu eta inskripzioak egiteko. Itziar Bandres atrezzista errenteriarra tailer honen dinamizatzailea da eta, azaldu duenez, 78 pertsonek eman dute izena jadanik, haur eta helduen artean. […]

Altzate2

‘Kabihandiak’ errenteriar guztiak buruhandiak egiten ikastera eta kalejira batera gonbidatzen ditu

Gazteria | Kultura 2012-08-23 | 0

‘Kabihandiak’ ekimenak errenteriar guztiak buruhandiak egiten ikastera gonbidatzen ditu datorren abuztuaren 27an, astelehena, arratsaldeko 18:00tan Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza) burutuko den tailerrera. Bakar-bakarrik, edo gurasoekin, edo seme-alabekin etor daitezke parte hartzaileak. Hori bai, 12 urtez beherako haurrek helduago baten laguntza izan beharko dute beti. Guztira hamar bat saio izango direla aurrikusten dute antolatzaileek.  Saioen […]

‘Nomadak Tx’ filma lehen aldiz zuzeneko musikarekin aurkeztuko da ostiralean Kabian

Kultura 2012-08-22 | 0

Kinokabia filme emanaldi sortaren barnean ‘Nomadak Tx’ filme arrakastatsua ikusteko parada izango dute herritar guztiek Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan berritasun interesgarri batekin: lehen aldiz filme honen emanaldi batetan Harkaitz Martinez (filmearen protagonistetako bat) eta Mikel Ugarte txalapartariek beren musika zuzenean joko dute. SINOPSIA Nomadak Tx-ek kontatzen duen istorioak abiapuntua du Harkaitz Martinezek eta Igor Otxoak […]

Jon Maiak bere ‘Gazta zati bat’ filmearen emanaldia aurkeztuko du Kabian etzi

Kultura 2012-08-07 | 0

Jon Maia zuzendariak bere ‘Gazta zati bat’ filmearen emanaldi irekia aurkeztuko du Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan etzi, 21:30tan. Hona dokumental interesgarri honen sinopsia, bere webgune ofizialetik ateratakoa: “Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio […]

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Errenteriarrek muralak egiten ikasi dezakete herria apaintzen duten bitartean

Auzolana | Kultura 2012-08-07 | 0

Ibai Martixalar artistak Mikel Laboaren omenezko mural bat egingo du, Hormachic egitasmo artistikoaren markoan. Ekimen honek gure herrian utzita dauden pareta grisak eta guneak apaintzea du helburu auzolanaren bitartez. Artean interesa duten pertsonek edo mural bat egiten ikasi nahi duen orok Maritxalarrekin batera lan egiteko aukera du burutuko duen hurrengo lanean parte hartuz: Mikel Laboaren […]

IMG_6437

Dortoka & Erbiya: argazki erreportaia

Auzolana | Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | HerriLab | Kultura 2012-08-06 | 0

Hormachic proiektuaren baitan Dortoka & Erbiya murala egin zuen herriko artista talde batek. Bideoan azaltzen duten bezala, jendearen laguntzarekin auzolanean egindako lana izan zen, eta azaldu dutenez laister izango dira berriak. Lanak egin ziren bitartean Mendi Urruzuno argazkilari errenteriarrak erreportaia grafiko ederra egin zuen, hemen duzue ikusgai.

Ion Collar zinema ekoizle errenteriarrak Kinokabia ekimena azaldu digu

Kultura 2012-08-03 | 0

Kinokabia zine emanaldi sortaren lehenengo saioa izan zen atzo Kabia Espazio Kreaktiboan, 30 pertsona inguru bildu zirelarik bertan hainbat zinemagile errenteriarren ekoizpenak ikusteko. Kinokabiaren helburua Errenteriako herriak zinemaren inguruan izan duen mugimendua eta harremana berreskuratzea da. Jon Collar zinema ekoizleak lehen eskuko informazioa ematen digu ekimen honen inguruan Herri Biziarekin izandako elkarrizketan. Hona datozen saioetako […]