Archive | Kultura

buruhandiak01

Buruhandien kalejira eta jaialdia egingo dituzte Kabian larunbatean

Auzolana | Gazteria | Kultura 2012-09-20 | 0

Azken aste hauetan Pontikako Kabia Espazio kreaktiboan haur eta nagusientzako Kabihandiak tailerrak burutu dira, buruhandiak nola egiten diren ikasteko. Antolatzaileen arabera, esperientzia benetan polita eta arrakastatsua izan da, eta emaitza ikusi eta parte hartu duten guztien artean bukaera polita emateko festa bat antolatu dutela jakinarazi dute Kabian larunbat honetan, irailak 22, egun osoan zehar. Festa […]

IMG_0273

Dantzaz betetako egitaraua Errenterian astebururako

Kultura 2012-09-20 | 0

Asteburu honetan dantzaren inguruko ekimenak izango dira nagusi Errenterian. Batetik, ostiralean, ‘Dantza hirian’ jaialdia burutuko da estatuko eta nazioarteko hainbat koreografia ezberdinekin, eta igandean Errenteria Hiria Kulturgunean ‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizunaren emanaldia izango da. Ekitaldiok atzo aurkeztu zituzten Kabia Espazio Kreaktiboan burututako prentsaurreko batetan Irune Balentziaga Kulturako zinegotzi errenteriarrak, “Oroitzen naiz” ikuskizuneko Carine Labordek, “Dantza […]

Philippe Oyhamburu

‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizunaren emanaldia izango da igandean Errenterian

Kultura 2012-09-18 | 0

Malandain Ballet Biarritz eta Euskal Kultur Erakundeak elkarlanean sortu duten Oroitzen naiz ikuskizuna eskainiko da igandean (irailak 23) Errenteria Hiria Kulturgunean, arratsaldeko 19:00tan. Euskal Herriko dantzaren hiru jeinuren eskutik iristen zaigun ikuskizuna da Oroitzen naiz, haien gorputzen egiatasunean oinarrituta indarrez eta itxaropenez betetako mezua helaraziko digute. Emanaldi honetan, Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 […]

Emozioz betetako uneak Errenteriako azken korporazio errepublikarraren omenaldian

Kultura 2012-09-17 | 0

Errenteriako Udalak Errepublika garaiko azken korporazioa omentzeko ekitaldi bat burutu zuen irailaren 13an gogoratzeko “orduko Udalak legezkotasuna defendatu zuela historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasa direnen aurrean”. Ekitaldira pertsona asko azaldu ziren, Udalbatza aretoa gainezka zegoelarik. Bertan, Mikel Zabaleta historialari errenteriarrak hitzaldi bat eskaini zuen. Ondoren, Miren Mendarte, Serapio Mendarte PNVko zinegotzi fusilatuaren alabak hitza hartu […]

Kultur elkarteek eta Udalak “Culturas e identidades de nuestra tierra” hitzaldia aurkeztu dute

Auzolana | Kultura 2012-09-14 | 0

Errenteriako kultur elkarteek eta Udalak Jon Maia zinegile eta bertsolariaren “Culturas e identidades de nuestra tierra” hitzaldia aurkeztu zuten atzo Merkatuzarren. Mintzaldi hau irailaren 20an, arratsaldeko 19:00tan, Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza) burutuko da. Hitzaldi hau bultzatzen duten elkarteak honako hauek dira: Asociación Cultural Concha Rociera, Centro Cultural Andaluz Aljarafe, Casa de Galicia, Asociación Cultural […]

Xenpelar arte plastikoetako udal lantegietan izena emateko epea aurki zabalduko da

Kultura | Udal komunikabidea 2012-09-12 | 0

Xenpelar arte plastikoetako udal lantegietako 2012-2013 ikastaroetan izena emateko epea aurki zabalduko da: irailaren 17an hasi eta 27an amaituko da. Ikastaro hauek Merkatuzarren izaten dira astelehenetik ostiralera. Hemen azpian aurkitu dezakezute ikastaroen zerrenda: Ikastaroak: Zeramika tailerrra: Eskulturen modelaketa, murala, mosaikoa, azulejoen dekorazioa… Arte plastikoak / Gazteentzako tailerrak: Marrazkiak, karetak, buztinezko figurak, buruhandiak, txontxongiloak… Egurraren zaharberritzea: […]

P1070552

Ikasturte berria hastear da Errenteria Musikal udal musika eta dantza eskolan

Gazteria | Hezkuntza | Kultura 2012-09-11 | 0

Datorren ostegunean, irailaren 13an, “Errenteria Musikal” udal musika eta dantza eskolan ikasturteari hasiera emango zaio. Horretarako, asteartean, irailaren 11n, musikako espezialitateren batean izena emana duten ikasleek ikastetxera joan behar dute musika-tresnaren klase ordua finkatzera, arratsaldeko 5etatik 8etara. Dantzako, lengoaia musikaleko eta musika eta mugimenduko ordutegiak ekainean argitaratu ziren eta edonorentzat eskuragarri daude ikastetxean. Txalaparta ikastaroa […]

ander_eta_yul

‘Ander eta Yul’ filmeak 80ko hamarkadako Errenteriara eramango du ikuslea ostegunean Kabian

Kultura 2012-09-04 | 0

Kinokabia zine emanaldi sorta irekiaren azken proiekzioak, ‘Ander eta Yul’ filmea, 80ko hamarkadaren bukaerako Errenteriara eramango du ikuslegoa osteguneko 22:00tan, Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza). Gainera, Angel Amigo, filme honen filmaketan parte hartu zuen  ekoizle errenteriarra bertan izango da ere. Garai haietako Errenteriako kale eta txoko ezagunak antzemango dituzte ikusle errenteriarrek bi protagonisten istorioa ezagutzen […]