Archive | Jasangarritasuna

Irudia034

Hasi dira Hondakin Batzordearen auzoetako bilerak

Aholku kontseiluak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Partehartzea 2013-01-15 | 0

Astelehenean eman dio hasiera Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Batzordeak auzoetatik egin asmo dituen bilerei. Iztieta auzoan izan dute lehen bilera eta 25 bat pertsona bildu ziren, emakumeak gehienak. Saioan zehar, hondakinen inguruan, Errenteriako errealitatea nolakoa den azaldu zuten Hondakinen Batzordeko kideek eta udalerrirako hondakinen bilketa sistema egokiago bat bilatzea ezinbestekoa dela argudiatu zuten. Izan […]

hondakinak

Ingurumen Kontseiluko Hondakinen Batzordea auzoetara joango da

Aholku kontseiluak | Auzoetako batzarrak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Kategoria gabe 2013-01-11 | 1

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluaren baitako Hondakinen Batzordeak hainbat bilkura eta ekimen egin ditu azken hilabeteotan. Hainbat herritarrek hartzen dute parte batzorde ireki honetan, eta egindako lanaren ondorioz, jabetu dira Errenterian hondakinak benetako arazoa direla. Orain, herritarren iritziak zuzenean biltzeko asmoz, Errenteriako auzoetan¬† bilerak hasiko dituzte. Saio hauen helburua honakoa da: herritarrak gure udalerrirako hondakinen bilketa […]

ERRENTERIA_LONAK_1

Hondakinen prebentziorako europako astea ospatzen da

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Energia berriztagarriak | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Landa garapena 2012-11-19 | 0

Azaroaren 17 – 25 bitartean, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da, eta Errenteriako Udalak, Mendi eta Ingurumen Sailaren eskutik, hainbat jarduera programatu ditu ekimenarekin bat egiteko. Horien artean, azpimarratzekoa da herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 40 esperientzia. Horien berri emateko, informazio-karpa bat jarriko da ondorengo egun eta tokietan: Astelehena 19: ERDIGUNEA […]

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Talde polita bildu zen Merkatuzarren Errenteriako Hondakinen Batzordea abian jartzeko

Aholku kontseiluak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Kategoria gabe 2012-11-09 | 0

Atzokoan, adin, iritzi eta auzo ezberdinetako pertsonak elkartu ziren Merkatuzarren Errenteriako Hondakinen Batzordearen lehen bileran, guztiek puri-purian dagoen gaiari heltzeko gogoz. Izan ere, hiritarrekin eta hiritarrentzako hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaida-gune izan asmo du batzorde honek. Sentsibilizazio, heziketa eta kontsumo-ohituren aldaketa beharrezko direla jakinik, taldeko kideek argi adierazi zuten, egungo egoera berean jarraitzea ezinezkoa dela, […]

Ingurumen Aholku Kontseiluak lan-taldetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu du

Jasangarritasuna 2012-10-30 | 0

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak (IAK) udalerriko ingurumen hobekuntza bilatzen duen partaidetza-organoa da. Bere sorreratik hondakinen gaiaren inguruan lanean jardun badu ere, organo honetako kideek, pausu bat gehiago eman eta lan-esparrua zabaltzea erabaki dute, ingurumenari lotutako beste gai batzuk jorratzeko. Horretarako, IAKren barnean honako bost lan-mahaiak sortu dira: – Hondakinak – Kutsadura – Energia – Landa […]

IMG_0279

Autorik Gabeko Eguna ospatuko da bihar Errenterian

Jasangarritasuna | Mugikortasuna 2012-09-21 | 0

Errenteriako Udalak, Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen barnean bihar ospatuko den Autoik Gabeko Egunaren harira bizikleten jaialdi bat antolatu du. Ekitaldi nagusia bizikletarekin egingo den ibilbide bat izango da, Biteri Kaletik abiatuko dena, bide hau autoei moztuta egongo delarik goizeko 11:00tatik gaueko 10:00etara. Ingurumen, Trafiko eta Gazteria eta Kiroletako zinegotziek, Jose Manuel Ferradas, Jon Txasko eta […]

Udalak ibilaldi osasuntsu bat antolatu du iganderako Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen harira

Jasangarritasuna | Mugikortasuna 2012-09-14 | 0

Errenteriako Udalak ibilaldi osasuntsu bat antolatu du igande honetarako goizeko 10:00tan Zumarditik abiatuko dena, 2012ko Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin bat eginez. Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziak jakinarazi duenez, hainbat dira europar aste honen markoan, irailaren 16tik 22ra burutuko dena, eta Autorik Gabeko Egunaren harira antolaturiko ekitaldiak. Europar Komisioak kontinente mailan hainbat jarduera koordinatzen […]

Abian da errenteriarrek herriko hondakinen kudeaketa sisteman parte hartzeko prozesua

Aholku kontseiluak | Jasangarritasuna | Partehartzea 2012-09-07 | 1

Abian da errenteriarrek herriko hondakinen kudeaketa sisteman parte hartzeko prozesua, herritar guztiei zabalduta dagoena, atzo Udaletxean burututako prentsaurreko batetan jakinarazi dutenez udal ordezkari eta Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko kideek. Prentsaurrekoan¬†Jose Manuel Ferradas Ingurumeneko zinegotzia eta Alazne Korta alkateordea izan dira. Horietaz gain, Kontseiluko¬† kideak izan dira ere. Agerraldian egungo hondakinen kudeaketaren egoerari buruzko txostena aurkeztu […]