gabonakjubilatuak

Jubilatu elkarteen gabonetako programa, bete-betea

Kategoria gabe 2012-12-12 | 0

Kaputxinoetako “San José” Jubilatu elkartea: – Abenduaren 14an, 18:30etan: Bingoa – Abenduaren 21ean, 18:30etan: Santo Tomas Jaia. Galtzarabordako “El Parque” Jubilatu Elkartea: – Abenduaren 21ean: Santo Tomas Jaia eta Gabonetako saki baten zozketa. – Abenduaren 24an: Olentzeroren bisita jaiotzari. Alabergako “La Magdalena”Jubilatu Elkartea: – Abenduaren 13an, 18:30etan: Bingo de Santa Luzia eguneko bingoa. – Abenduaren […]

gabonetakoargiak

Gabonetako kaleko argiak, gustatzen zaizkizu?

Kategoria gabe 2012-12-11 | 2

Herribizia-ren facebookeko profilean, Errenteriako Udalak jarri dituen gabonetako argien inguruan galdetu dugu. Sartu eta eman zure iritzia beldurrik gabe. Gustatzen zaizkizu? Gorroto dituzu? Gehiago/gutxiago jarriko zenituzke?  

gizaeskubideak

Giza eskubideen nazioarteko eguna oroitzeko adierazpen instituzionala

Kategoria gabe 2012-12-11 | 1

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, alderdi politiko guztien adostasunarekin onartutako adierazpena: “Abenduaren 10ean ospatuko da Giza eskubideen Nazioarteko Eguna, 1948an NBEren Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuela oroitzeko. Mende erditik gora pasatu ondoren, egun horrek inoiz baino indar handiagoa du, eta, era berean, hura oroitzea beharrezko izaten jarraitzen du, munduan zehar izugarri ugaritu baitira […]

berdintasuna

Memoria proiektuaren aurkezpena, ostiral honetan 18:30ean Merkatuzarren

Kategoria gabe 2012-12-10 | 0

Berdintasunerako Kontseiluak Errenteriako emakumeek herriari egindako ekarpenak jaso eta herriko memoria osatu nahi du. Horretarako bi egitasmo  jasotzen dituen ekimen bat jarri du martxan: “Emakumeen aztarnen mapa Errenteriako prozesu industrialean” Egitasmo honek XIX.mendetik 1975erarte emakumeek garapen industrialari egin dioten ekarpena jaso nahi du.   “Gertatu zen hura ez dadila ahantz” Egitasmo honek 1975etik eta gaur egun arte borroka feministak […]

Madelon

Madelon sariak, inoiz baino internazionalagoak

Kategoria gabe 2012-12-10 | 1

Munduko txoko guztietatik iritsi dira III. Madelon Gazteentzako Literatur Lehiaketarako lanak. Santi “Altxu” errenteriarraren omenez EHGAMek antolatzen duen sariketa honek gay, lesbiana, bisexual edo transexualei buruzko kontakizun laburrak biltzen ditu. Helduen sailean (18-25 urte bitarteko gazteak) 23 urteko Pamela Fernandez Valladolidtarrak eraman du 300 €-ko lehen saria “Lo que la sociedad no puede arrebatarnos” lanari […]

basanoaga

Basanoagako igogailuko obrak bukatzeko akordioa lortu dute

Kategoria gabe 2012-12-10 | 0

Julen Mendoza Errenteriako Alkateak, eta Basanoagako igogailuan lanean aritu diren UTE eta hornitzaileek akordioa sinatu dute gaur goizean. Horri esker, datozen egunetan ekingo diote lanari, eta bertan dagoen garabia kenduta, hornitzaileek lanak bukatzeko konpromisoa hartu dute.  

edurnezuri

Errenteriako haur liburutegian, Edurne Zuri eta zazpi ipotxak lehiaketa

Kategoria gabe 2012-12-10 | 0

Zoragarri pasatzeko eta sari polit bat irabazteko aukera eskaintzen du lehiaketa honek. Egin behar den bakarra, Edurne Zuri eta zazpi ipotxak liburua irakurri, eta ipotx bakoitzari izen bat jartzea da. Hori bai, Errenteriako Haur eta Gazte Liburutegiko blogean parte hartu beharra dago. Irakurri bertan lehiaketaren gaineko informazioa eta animatu zuen txikiak parte hartzera!

Agustiinak

Agustinetako auzoak web orrialde berria du

Kategoria gabe 2012-12-07 | 0

Agustinetako auzotar batzuen ekimenez, web orrialde berria sortu da Agustinak auzoan: http://www.agustinakauzoelkartea.com Agustinetako Auzo Elkartearen babesarekin, auzoko berri emango dute bertatik. Festetako eta beste hainbat ekimenetako irudiak ere aurki daitezke orrialdean, baita agenda eta informazio interesgarria ere. Ekimenaren sustatzaileek auzotarrak animatu dituzte denon artean tresna hau handitzen eta indartzen joan dadin. Beste auzoentzat ere eredu izan […]

xenpelarsaria2

Xenpelar Sariaren XXI. edizioaren finala, larunbatean

Kategoria gabe 2012-12-05 | 0

Larunbat honetan jokatuko da XXI. Xenpelar Bertsolari Gazteen Sariko final handia. Saioa  arratsaldeko 18:00etan hasiko da Niessen Kulturgunean, eta sarrerak 3 €-an izango dira salgai ekitaldia hasi baino ordubete lehenago Kulturguneko leihatiletan bertan. Aurtengo sariketan Euskal Herri osotik etorritako 17 eta 25 urte bitarteko 18 bertsolarik hartu dute parte: 10ek Gipuzkoatik, 3k Bizkaitik, 2k Lapurditik, 2k Nafarroatik […]