Archive | Euskara

Eus_bide_p

Euskararen 20 urteotako bilakaera bideo batean jaso dute

Euskara 2018-01-25 | 0

Errenteriako euskararen udal ordenantzak 20 urte bete ditu. Errenterriaren ahalegin eta engaiamenduari esker, eta arau honek sustatutako neurriei esker, euskararen egoera hobetu da bere adierazle gehienetan. Udalak bideo batean jaso du egindako ibilbidea. 2017an egin ditu euskararen udal ordenantzak 20 urte. Urteotako datuak kontutan hartuz gero, esate baterako, euskal hiztunen kopuruak gora egin du,  %50 […]

udal euskaltegia

Udal euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu abian otsailean

Euskara 2018-01-09 | 0

Errenteriako udal euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera. Astean 10, 15 eta 20 orduko ikastaroen artean hautatzeko aukera izango dute ikasleek, eta eskola egunak astelehenetik ostegunera bitartekoak izango dira. Izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 26ra arte. Errenteriako Udalak badu diru-laguntza lerroa euskara ikasten dutenei laguntzeko eta, horren bitartez, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 artekoa […]

Bertso saioa Errenterian

Aitor Albistur, Mikel Arrillaga eta Julene Iturbe bertsopaper lehiaketetan garaile

Euskara | Kultura 2017-12-21 | 0

Abenduaren 20an banatu zituzten XXIX. Zapirain Anaiak, eta XIX. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sariak. Hona hemen emaitzak: XXIX. Zapirain Anaiak saria saria: Amaren bularra. Egilea: Aitor Albistur Pulido (Errenteria) saria: Oporretako sindromea. Egilea: Mikel Arrillaga Bereziartua (Ermua, Bizkaia) XIX. Ibon Zabala saria saria: Nik ere sinisten dizut. Egilea: Julene Iturbe Epelde (Azkoitia) saria: Hutsik Sariak banatu […]

san-tomas2017-portada

Guztia prest 2017ko San Tomas eguna ospatzeko

Auzolana | Euskara | Kultura 2017-12-20 | 0

Bihar ospatuko da San Tomas eguna, eta dagoeneko guztia prest dago, egitarau oparoa antolatu dute. Urtero bezala, Gamon zumardia izango da jaiaren erdigunea, baina ez dira faltako txistorra postuak eta musikariak beste hainbat plaza eta kale girotzen. Gamon Zumardiaz gain, ondoko lekuetan ere izango da zer ikusia: Agirre lehendakari plaza, Foru plaza, Biteri kalea, Herriko […]

Bertso_kanpoa

Puntako bertsolariak jardungo dira Niessen aretoan, asteazkenean

Euskara | Kultura 2017-12-18 | 0

Sona handiko bertsolariek hartuko dute parte Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar Bertso Eskolak asteazken honetarako, abenduaren 20rako, antolatu duten saioan. Bapateko bertsogintzan jardungo direnen artean daude igande honetako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren Aitor Mendiluze eta Igor Elortza. Saioa asteazkeneko 18:00etan hasiko da eta sarrerak ordubete lehenago erosi ahal izango dira Nieseenen bertan. […]

Liburua Opari kanpaina 2017-euskara

Aurten ere %25eko deskontua egingo dute ‘Liburua Opari’ kanpainarekin

Euskara | Kultura 2017-12-13 | 0

Errenteriako Udaleko Udal Hizkuntza Politika zerbitzuak Liburua Opari kanpaina martxan jarri du aurten ere. Hona zertan datzan: ikastetxeetan eta hainbat lekutan hartu daitezkeen txartelak liburudendetan aurkeztuta, 2018ko urtarrilaren 5a arte, euskaraz idatzitako liburuetan (*) %25eko deskontua egingo zaie.Txartelak Errenteriako liburudendetan bakarrik erabili ahal izango dira. (*) Ikastetxeetako testu liburuak, hiztegiak, enziklopediak eta abar ez dira […]

Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotzia eta Mari Asun Miner (berak jaso zuen saria senarraren izenean).

Kafetegietan egindako zozketak badu sariduna

Euskara 2017-12-05 | 0

Kafetegietan euskararen erabilera indartzeko egindako kanpainaren baitan zozketa egin, eta 100 €ko saria jaso du Segundo Laskarai herritarrak. Maria Lezo kaleko Ogi Berri establezimenduan utzi zuen zozketako boletoa, eta han gastatuko du saritan jasotako dirua. Errenteriako Udala aurten ere merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko ahalegin berezia egiten ari da Oarsoaldeko gainerako herriekin batera (Pasaia, Oiartzun […]

AsteBatZuk-portada

Gaztetxoentzako itzulpen tailerra Euskararen Eguneko ekimenen abiapuntu

Euskara 2017-11-22 | 0

Nerabeak (10-12 urte) itzultzaile lanetan jarriko dituzte gaur arratsaldean, azaroak 22, udal liburutegian. Euskararen Egunaren baitan herriko hainbat eragilek antolatutako ekimen sorta abiatu da, honenbestez. Gaurtik eta abenduaren 3ra bitarte ekintza desberdinak izango dira, eta haien artean, AsteBatZuk erronka, azaroaren 27tik abenduaren 3ra. Ahobizi edo Belarriprest izateko garaiz dabiltza oraindik interesatuak. Ekimen sorta Euskararen Egunean […]

oarsoarrak-saria2017

Mikel Ugalde eta Kuadrillategi egitasmoa izango dira aurtengo Oarsoarrak Euskararen Sariaren hartzaileak

Euskara 2017-11-20 | 0

2010az geroztik Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eman ohi duen Oarsoarrak Euskararen Saria Mikel Ugalde ekintzaile eta euskaltzale errenteriarrari eta Kuadrillategi egitasmoari emango diete aurten. Eskualdeko euskalgintzako ordezkariek osatutako epaimahaiak, mahai gainean izan dituen proposamenak aztertu ondotik, Mikel Ugaldek hainbat alorretan eta Kuadrillategik gazte kuadrillen artean euskarak bere lekua izan dezan egin duten lanari aitortza publikoa egitea […]