Elkarretaratzea gaur Niessenen Tolosako hilketa matxista errefusatzeko

Berdintasuna 2012-03-27 | 0

Igande iluntzean Tolosan izan zen gertakaria larria dela eta, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egingo du udalerriko talde feministek zein emakume-taldeek gaurko (asteartea, martxoak 27) deitu duten deialdiarekin eta herritar guztiak deitu nahi ditu Niessengo merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera. “Garbi eduki behar dugu horrelakoak ezin direla gertatu gure gizartean eta horregatik, horien kontrako […]

Continue Reading 0

Zuhaitzaren Eguna ospatzeko 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Belaunaldien Basoan

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-03-26 | 0

Zuhaitzaren Eguna ospatzeko 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Errenterian datorren larunbatean, Arramendiko Belaunaldien Basoan. Landaketa 2011an jaiotako haurrek egingo dute beren senideez lagunduta. Luisma Diez eta Jose Manuel Ferradas Hirigintza eta Ingurumen zinegotziek gaur eskainitako prentsaurrekoan10 espezie ezberdinetako zuhaitzak landatuko direla jakinarazi dute, hauen artean haritzak, arteak, elorriak eta sagarrondoak. Ekimen hau burutzen den bostgarren […]

Continue Reading 0

Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia, ostiralean

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2012-03-26 | 0

Martxoaren 30ean 18,00etan Galtzarabordako Udal Kiroldegian hitzaldi bat izango da kirol nutrizioari buruz, udal kirol instalazioetan abonatuak dauden guztiei bideratua. Hitzaldia Serviocio SL enpresaren kirol teknikaria den Ehki Gómez de Segurak emango du. Serviocio SL Fanderia eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetako enpresa adjudikazio-hartzailea da. Aurreikusita dago hitzaldiak 45 minutuko iraupena izatea, eta bertan elikagaiei eta […]

Continue Reading 0

Dejabu antzerki taldeak “Azken Portua” haurrentzako ikuskizuna Errenterian eskainiko du

Kultura 2012-03-26 | 0

Dejabu antzerki konpainia arrakastatsuak “Azken Portua” izeneko ikuskizuna eskainiko du Martxoaren 30ean, ostirala, Errenteria Hiria Kulturgunean. Konpainia honek orain dela hilabete bat ‘Gure bide galduak’ lanarekin Donostia Antzerki saria irabazi zuen. ‘Azken Portua’ lau urtetik gorako haurrentzat zuzendutako “panpin laborategia” da. Emanaldia euskaraz izango da eta 50 minutuko iraupena edukiko du. Sinopsia: Didi eta Gogo […]

Continue Reading 0

Etiopia Utopia Fundazioak elkartasun calçotada bat egingo du bihar Errenterian

Herri Biziaren Bidean 2012-03-24 | 0

ARGAZKIA: HITZA Etiopia Utopia Fundazioak ibilbide luzea du herrialde afrikar honetako populazioaren bizi baldintzak hobetzeko ahaleginak egiten. Bere lana Etiopiao iparraldean kokatzen den Wukro izeneko lurraldean burutuzen du. Bertan Angel Olaran misiolariak hasitako garapenaren aldeko lanak izan ziren, hain zuzen ere, fundazioaren sortzaileen inspirazio. Lan honekin jarraitzeko fondoak lortzeko eta Etiopiako egoera ezagutarazteko helburuarekin calçotada […]

Continue Reading 0

Martxoaren 27ko Udalbatzarrean jorratuko den gai-zerrenda

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-03-23 | 0

Hemen duzute martxoaren 27an, asteartea, 18:30tan burutuko den ohiko Udalbatzarrean jorratuko den gai-zerrenda: GAI ZERRENDA 1. Udalbatzak 2012ko urtarrilaren 31n eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (134 zk.tik 236 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (313 zk.tik 464 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. 3. 2011ko aurrekontuaren […]

Continue Reading 0

Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatua Errenterian burutuko da igandean 82 posturekin

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Komertzioa 2012-03-23 | 0

San Markoseko Mankomunitateak bultzatutako Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatua Zumardian ospatuko da igandean 10.00tatik 14.00tara. Ekimen honen bostgarren edizioa da hau eta hondakinen sorrera murriztu eta prebenitzea du helburu. Mankomunitateak azaldu duenez, 73 pertsonek eman dute izena postu bat izateko igandean, hauetatik 14 errenteriakoak, eta hurrengo erakunde eta ikastetxeak ere animatu dira: Illimani erakundea, MIAUKA, Intxaurtxiki […]

Continue Reading 0

Oarsoaldeko igerileku guztiak erabili ahal izateko proba pilotua bi hilabetez luzatuko da

Herri Biziaren Bidean | Kirola | Oarsoaldea 2012-03-23 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertzearren, martxoan zehar udal horien instalazioetan egitekoa zen proba maiatzaren 31 arte luzatuko da. Beraz, guztira 3 hilabete iraungo du proba honek; hartara, azterketa zehatzagoa izango da, eta emaitza esanguratsuagoak emango dizkigu. Horrela, Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen […]

Continue Reading 0