kirolak

Oarsoaldean udaran izango den kirol eskaintza aurkeztu dute

Kirola 2012-05-31 | 0

Oarsoaldea osatzen duten lau herrietako (Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria) Kiroletako zinegotziek prentsaurreko bat eskaini zuten atzo Errenteriako Udaletxean eskualdean udaran izango diren kirol jardueren eskaintza aurkezteko. Agerraldian udaran Oarsoaldea guztian antolatuta dauden kirol jarduerak biltzen dituen esku orria aurkeztu zuten. Herri bakoitzaren kirol eskaintza erakusteaz gain beharrezko informazio guztiarekin (ordutegiak, txandak, prezioak…), orri honek […]

Continue Reading 0

Laikotasunaren aldeko adierazpenak aurrera egitea ekidin dute PSE, PP eta EAJren bozkek

Udal komunikabidea 2012-05-30 | 2

Errenteriako Udaletxean atzo izandako udalbatzarrean Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako laikotasun instituzionalaren aldeko adierazpenak ez zuen aurrera egin gainontzeko taldeen kontrako bozka jaso eta gero. Puntu honek batzarreko eztabaida bizienak eragin zituen. Guztira, plenoko gai-ordenean, lau proposamen eta bi mozio zeuden. Hoietariko lehenengoa Errenteriako Udalak eta Fiare Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatzearen aldeko ekimena zen, kreditu-kooperatiba bat […]

Continue Reading 2

Kirolera Hurbiltzeko Egunean, igandean, udal kirol zerbituzak doan izango dira

Kirola 2012-05-29 | 0

Aurten ere, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak bat egin du, zortzigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta datorren ekainaren 3an, igandean, burutuko den “Kirolera Hurbiltzeko Eguna”rekin. Egun hau Europako hainbat hiritan ematen da. Ekainaren 3an (igandea) egingo diren jardunaldi hauekin hiritar guztiei kirolak duen garrantzia erakutsi nahi zaie, kohesio soziala lortzeko, osasunarentzat onurak dituelako, eta […]

Continue Reading 0

Iñaki Villagran idazleak bere azken liburua, ‘Irreverencias’, Errenterian aurkeztuko du

Kategoria gabe 2012-05-28 | 0

Maiatzaren 30ean (asteazkena), 19:30ean, Iñaki Villagran idazle donostiar eta Errenteriako Udal Adinduen Egoitzaren zuzendariak “Xenpelar” Etxean (Madalena kalea, Errenteria) bere azken liburua, “Irreverencias”, aurkeztuko du. Ekitaldiaren sarrera Txema Arenzanak egingo du. Irreverencias liburuan narratzailea Ba al da bizitza bera baino ironikoagoa den zerbait? galderari erantzuten saiatzen da: Absurduaren ikuspegitik kontakizun hauen hondoan murgiltzeko gonbitea egiten […]

Continue Reading 0

Laikotasunari buruzko adierazpen instituzionala bozkatuko dute biharko udalbatzarrean

Kategoria gabe 2012-05-28 | 2

Hona bihar Errenteriako Udaletxean, arratsaldeko 18:30ean, izango den udalbatzarraren gai-ordena: GAI-ORDENA 1. Udalbatzak 2012ko otsailaren 28an eta 2012ko martxoaren 27an eginiko ohiko osoko bilkurei dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (304 zk.tik 402 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (588 zk.tik 776 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. 3. Socialistas […]

Continue Reading 2

Irrien Lagunen klubaren Errenteriako herri batzordea sortu da

Kategoria gabe 2012-05-28 | 0

2012ko maiatzaren 16an Errenteriako Irrien Lagunen klubaren proiektua garatzen hasiko den batzordea eratzeko bilera egin zen. Lehen bilera honetan batzordera gonbidatu daitezkeen pertsona eta eragileen zerrenda osatu zen, eta herrian eskaintzen den aisialdiaren azterketatxo bat egin zen. Bi gai horiek landuz abiatu da proiektua.  Bilera giro politean egin izana eta parte-hartze metodologia arin eta bizia […]

Continue Reading 0
20120525_181117

Jai Batzordeak erabaki du: aldaketa dator Madalenetera

Kategoria gabe 2012-05-26 | 3

Hiru bilkura eta hainbat eztabaida eta iritzi-sorta elkarbanatu eta gero, Jai Batzordea iritsi da Madalenetarako erabakia adostera. Horren arabera, erabaki da: – Uztailaren 21ean, herri bazkaria antolatzea Kabia Espazio Kreaktiboan. Bazkariaren ondoren, herriko taldeak elkarrekin txupinazora joatea. – Soka-muturra egitea uztailaren 23an eta 24an. – Musika kontzertu entzutetsua antolatzea. – Kale-animazioa eta berbenak bultzatzea (guztira […]

Continue Reading 3