Udal Txistulari Taldearen kontzertua igandean Koldo Mitxelenako ikasleen laguntzarekin

Kultura 2013-01-17 | 0

Udal txistulari taldeak 2013ko lehen kontzertua eskainiko du datorren igandean, urtarrilaren 20ean, 12:45ean udaletxeko arkupetan. Donosti eguna izanik ,kontzertuan Donostiarekin lotutako doinuak entzungai izango dira eta hauetako hainbat doinuk Koldo Mitxelenako ikasleen laguntza izango dute danborrada joaz. Kontzertu honetara gerturatzen denak, haur hauekin eta txistulariekin abesteko aukera izango du Xabier Vesgaren zuzendaritzapean Honako hau izango […]

Continue Reading 0

Bigarren eskuko azoka Inauteriak prestatzeko

Jasangarritasuna 2013-01-17 | 0

Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, urtarrilaren 20an, goizean, Zumardian instalatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak. Era berean, oraingo honetan ere eskuratu ahal izango dira, Inauteriak iritsi aurretik, mozorroak eta jai horietarako […]

Continue Reading 0
Irudia034

Hasi dira Hondakin Batzordearen auzoetako bilerak

Aholku kontseiluak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Partehartzea 2013-01-15 | 0

Astelehenean eman dio hasiera Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Batzordeak auzoetatik egin asmo dituen bilerei. Iztieta auzoan izan dute lehen bilera eta 25 bat pertsona bildu ziren, emakumeak gehienak. Saioan zehar, hondakinen inguruan, Errenteriako errealitatea nolakoa den azaldu zuten Hondakinen Batzordeko kideek eta udalerrirako hondakinen bilketa sistema egokiago bat bilatzea ezinbestekoa dela argudiatu zuten. Izan […]

Continue Reading 0

Eskola Igeriketa Kanpaina martxan da

Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Kirola 2013-01-15 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak “Eskola Igeriketa kanpainaren” aurtengo edizioa jarri du martxan. Kanpaina 2013ko urtarrilaren eta ekainaren artean garatuko da, 20na eguneko iraupena izango duten hiru txanda desberdinetan. Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatuko da. Kanpainaren helburua da igerian ikasi eta hobetzea, baita  jarduera […]

Continue Reading 0

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak balorazio saioa burutuko du larunbatean

Bidearen Bidean | Gazteria | Kultura | Oarsoaldea | Partehartzea 2013-01-14 | 0

Datorren larunbatean Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren Irrigintza Balorazio saioa burutuko da Merkatuzarren. Saioak eskualdeko batzar izaera izango du. Bileran biltzeko deialdi irekia egin dute antolatzaileek: Hamabost hilabete joan dira Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak lehen urratsa eman zuenetik. Hilabete horietan guztietan elkar ezagutu, ekimenaren oinarriak eztabaidatu, aberastu eta onartu, geure buruak antolatu, umeen parte hartze prozesua […]

Continue Reading 0
hondakinak

Ingurumen Kontseiluko Hondakinen Batzordea auzoetara joango da

Aholku kontseiluak | Auzoetako batzarrak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Kategoria gabe 2013-01-11 | 1

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluaren baitako Hondakinen Batzordeak hainbat bilkura eta ekimen egin ditu azken hilabeteotan. Hainbat herritarrek hartzen dute parte batzorde ireki honetan, eta egindako lanaren ondorioz, jabetu dira Errenterian hondakinak benetako arazoa direla. Orain, herritarren iritziak zuzenean biltzeko asmoz, Errenteriako auzoetan  bilerak hasiko dituzte. Saio hauen helburua honakoa da: herritarrak gure udalerrirako hondakinen bilketa […]

Continue Reading 1
eraikiz1

“Eraikiz”: etorkizun baketsua sustatzeko hausnarketari leihoa

Kategoria gabe 2013-01-11 | 3

Julen Mendoza alkateak, Jose Anjel Rodriguezek (PSE-EE), Maite Peñak (EAJ-PNV), Jose Maria Herzogek (PP) eta Jose Manuel Ferradasek (Ezker Anitza) “Eraikiz” Zine eta Antzerki Zikloa aurkeztu zuten atzo. Beraien hitzetan: “Zinema eta antzerki ziklo hau antolatzeko jatorri politiko ezberdinetako alderdi eta pertsonak elkartu gara. Gure helburua, herri honen etorkizun baketsuaren aldeko aurrerapausua ematea da. Horretarako, […]

Continue Reading 3
lekuona6

Arte eszeniko eta kultura kreatiborako zentro erraldoia izango da Lekuona

Kategoria gabe 2013-01-10 | 1

Artelekuko dantzaguneak eta Errenteriako eta eskualdeko sortzaile eta artistek  beteko dute 2005etik hutsik egon den Lekuona eraikin mitikoa. 3.500 metro koadro sormenez bete nahi dituzte proiektuaren bultzatzaileek. Errenteria gainditu eta beste herrialdeetako maila ere izango duen proiektu honek bi zutabe izango ditu: Arte eszenikoen gunea eta sortzaileek lan egiteko eta kudeatzeko espazioa. Ikerne Badiola Foru Aldundiko […]

Continue Reading 1