Listorreta3

Aiako Harriko Parke Naturaleko Listorreta-Barrengoloiako informazio-bulegoa, zabalik

Ingurumena 2019-07-11 | 0

Aurten ere Aiako Harria Parke Naturalean aurkitzen den Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoak ateak ireki ditu. Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Urdaburuko gailurra, Añarbeko baso erreserba, Malbazar, Aldura eta Pagosardeko hezeguneak, eta abar. […]

Continue Reading 0
Landarbaso Madalenetako kontzertua 2019

Madalenen aurreko kontzertua eskainiko du Landarbaso abesbatzak igandean

Kultura | Madalenak 2019-07-10 | 0

Igandean, hilak 14ean, eskainiko du Landarbaso abesbatzak Madalenen aurreko kontzertua Maria Magdalena basilikan. 28 urte daramatzate dagoeneko festetako emanaldia eskaintzen. Aurten apur bat aurreratu dute, izen ere, abesbatzak Baliko abesbatzen nazioarteko zortzigarren jaialdian parte hartuko du uztailaren 23tik aurrera. Iñaki Tolaretxipik, abesbatzaren zuzendariak, adierazi du kontzertu honetakoa orain arte egin duten programarik konplikatuena dela. Bi […]

Continue Reading 0
Madalenak 2019 programaren banaketa

Hasi dira Madalenetako programa banatzen

Kultura | Madalenak 2019-07-10 | 0

Udaleko ordezkari eta langileak festetako programak banatzen ari dira egunotan. Goizeko 10:00etatik 13:00tara egon dira Udaletxearen sarreran eta bihar eta etzi ere ordutegi horretan egongo dira. Bertaratzerik ez dutenek egitarauan publizitatea jarri duten saltokietan, liburutegian, Galtzaraborda, Fanderia eta Kaputxinoetako kirol instalazioetan eta gainontzeko udal eraikinetan ere izango dute hartzeko aukera. Gainera, herriko auzo elkarteei ere […]

Continue Reading 0
Madalenetako programaren aurkezpena_korporazioa

Madalenetako egitaraua aurkeztu dute korporazioko kideek

Kultura | Madalenak 2019-07-09 | 0

Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur, hilak 9, Udaletxeko Pleno Aretoan, udal ordezkariek. Hasteko, Aizpea Otaegi alkateak Madalenek komunitate baten mundu-ikuskera islatzen dutela adierazi du: “Nondik gatozen, gaur egun zer garen eta izan nahi genukeena adierazteko egunak dira”. Era berean, Madalenak hiru baliorekin ertsiki lotuta ageri direla gaineratu du: “Alde batetik, partaidetza, herriko pertsona […]

Continue Reading 0
Erromeria Eguna 2019-h

XXI. Erromeria Eguna ospatuko dute larunbatean

Kultura | Madalenak 2019-07-08 | 0

Larunbatean izango da XXI. Erromeria eguna, dantzazaleek gogotsu espero duten jaia, eta Madalenak bertan daudela adierazten duena. Aurtengo egitarauaren aurkezpenean honakoak egon dira: Mikel Bagües, Ereintza Elkartearen lehendakaria; Ereintzako kide diren Ander Oiarbide, Garazi Díaz de Cerio, Maialen Iribarren eta Juantxo Maya; eta Idoia Pastor, Ereintzako Euskal Dantza ikaslea. Ekitaldien berri ematen hasi aurretik nabarmenki […]

Continue Reading 0
Oarso 2019 aurkezpena

‘Oarso’ aldizkariaren 54. zenbakia aurkeztu dute gaur

Kultura 2019-07-05 | 0

Oarso 2019 aldizkaria aurkeztu dute gaur, bigarren aroko 54. zenbakia. Bertan ohiko gaiak jorratu dira: oroitzapenak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak edo aurten kontsiderazio berezia izan dutenak, besteak beste. Aizpea Otaegi alkateak gogorarazi duenez “ehun urte betetzen dira aurten Rentería aldizkaria, Oarso aldizkariaren aurrekaria, gure herrian sortu zela. Sei urtez Rentería eta Oarso, biak batera, argiratu zituen […]

Continue Reading 0
Nagore dokuforuma-h

Helena Tabernaren ‘Nagore’ filmarekin dokuforuma egongo da Emakumeen Etxean

Berdintasuna | Kultura 2019-07-05 | 0

Errenteriako Emakumeen Etxeak dokuforuma antolatu du, datorren uztailaren 10an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Nagore pelikula dokumentalaren emanaldia egongo da eta ondoren indarkeria matxistaren inguruko eztabaida. Helena Taberna zinegileak, iaz bezala, Nagore dokumentala modu irekian ikusteko aukera eman du uztailaren lehenengo hamabostaldian. Honen helburua da doako emanaldi publikoak antolatzea, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko eztabaida publikoak bultzatzeko.

Continue Reading 0
mediterrania dansa-h

Kataluniako Mediterrania Dansa taldeak emanaldia eskainiko du bihar herrian

Kultura 2019-07-05 | 0

Kataluniako Mediterrania Dansa taldeak emanaldia eskainiko du bihar herrian, Errenteria Musikalek gonbidatuta. Goizean, 11:00etan, harrera egingo diete Udaletxean eta ondoren sardana erakustaldi bat egingo dute Mediterranea Dansako kideek 13:00etan Xabier Olaskoaga Plazan. Arratsaldean, berriz, Errenteria Musikaleko Euskal Dantza ikasleekin batera dantzatuko dute 19:00etan plaza berean.

Continue Reading 0