Udako Oporrak programari buruzko bilerak antolatu ditu Udalak aste honetarako

Gazteria 2012-06-12 | 0

Udalak ”Udako Oporrak – Colonias de Verano” programa antolatu du. Eta ohar honen bidez, programan seme-alabak inskribatu dituzten gurasoei jakinarazi nahi diegu udalekuei buruzko informazio bilerak aste honetan izango direla. Bileren egutegia honakoa izango da: Ekainaren 12a, asteartea: Udako oporrak ludoteketan: 16:30ean: Lehen txanda, Erdialdea 17:30ean: Lehen txanda, Beraun 18:30ean: Bigarren txanda, Erdialdea eta Beraun […]

Continue Reading 0
20120608_113746

Udal Gobernuak urtebete: “Politika egiteko modua aldatzen ari gara”

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Udal antolamendua 2012-06-08 | 0

Udal Gobernuko kideek legegintzaldiko lehen urtean egin duten lanaren balantzea helarazi dute goizean Merkatuzarren egin duten agerraldian. Julen Mendoza alkateak azpimarratu duenez, “elkarrizketa eta herritarren parte hartzea” izan dira legegintzaldi hasiera honetako ardatzak, eta “herria eskenatoki berri batera eramateko lehen pausoak” eman direla adierazi du. Zentzu honetan, herritarren parte hartze mailaren kalitatea eta kopurua baloratu […]

Continue Reading 0
alardea

Errenteria eta Hondarribiako ehun musikarik joko dute Musika Banden XVII Alardean

Kultura 2012-06-07 | 0

Hondarribia Hiria Musika Banda izango da aurtengo Musika Banden Alardean Errenteriako Musika Kultur Ekarteko Bandarekin batera parte hartuko duen talde gonbidatua. Ekitaldi musikal honen hamazazpigarren aldia larunbatean ospatuko da. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da Alfonxo XI kaletik abiatuko den kalejira atekin. Ondoren, 20:00etan, Foru Plazan kontzertua eskainiko dute bi taldeek. Bertan, Hondarribiako bandak joko du lehenbizi Alazne […]

Continue Reading 0
nuclear

Txernobileko istripuaren ondorioei buruzko emanaldia izango da gaur Niessen Auditorioan

Jasangarritasuna | Kultura 2012-06-07 | 0

Eguzki talde ekologistaren ekimenez ‘La Zona’ filmearen emanaldia izango da gaur Errenteriako Niessen Auditorian, 19:00tan. Filme honek Txernobileko istripu nuklearraren ondorioak aztertzen ditu eta produkzio honen egileak eta Chernobil Elkarteko kideak etorriko dira aurkezpena egitera. Sarrerek 2 euroko prezioa izango dute eta Arkaitza tabernan, Xenpelar kultur dendan eta egun berean ordubete lehenago aretoan bertan erosi […]

Continue Reading 0

Tronboneitor/Rock topaketak Gipuzkoako 60 musika ikasle bilduko ditu emanaldi batetan Errenterian

Kultura 2012-06-06 | 0

Aurten Errenteria Musikalek 2. Tronboi Topaketa antolatzen du TRONBONEITOR/ROCK izenarekin. Bertan Mutriku, Pasai, Donostia eta Errenteria Musika Eskoletako 60 ikasle parte hartuko dute. Kontzertua Foru Plazan izango da ekainaren 9an, larunbata, eguerdiko 12:00etan eta ordu beteko iraupena edukiko du. Eguraldi txarra eginez gero “Errenteria Hiria” Kulturguneko Entsegu Gelan egingo da. EGITARAUA We Will Rock You […]

Continue Reading 0
kartela-actofgod

Ertza konpainiaren ‘Act of god’ lana Errenterian izango da ekainaren 9an

Kultura 2012-06-06 | 0

Errenteria Hiria Kulturgunean Ertza dantza konpainiaren ‘Act of god’ lana ikusteko aukera izango da ekainaren 9an, larunbata. Ertzak sinismen erlijiosoei buruzko hausnarketa berezi eta desberdin bat proposatzen digu lan honekin, dantza izango baita hausnarketa hori egiteko erabiliko duten tresna. Arratsaldeko 20:00tan izango da ikuskizun honen emanaldia. Sarrerak Kulturguneko lehiatilan erosi ahal izango dira emanaldia hasi […]

Continue Reading 0
IMG_0166

Madalenetako egitaraua ostiralean erabakiko du jai batzordeak

Kultura | Partehartzea 2012-06-06 | 1

Madalenak 2012 antolatzen diharduen jai batzordeak ostiral honetan izango duen bilkuran erabakiko du aurtengo Madalenetan izango den jarduera eta ekitaldi sorta. Bilkura 19:00etan burutuko da Xenpelar etxean. Aurreko bileretan herritarrez osatutako lantalde ezberdinak antolatu ziren jaietarako jarduera zehatzak aztertu eta proposatzeko. Lantaldeek ostiralean ekarriko dituzte proposamenok eta hauekin Madalenak 2012ko egitarauaren edukiak zeintzuk izango diren […]

Continue Reading 1