Igande honetan, Artista Liburu Erraldoiaren Festa Zumardian

Kategoria gabe 2012-04-18 | 0

“Sakelako liburutik, sekulako liburura” lelopean, datorren apirilaren 22an, igandearekin, Gamon Zumardian Artista Liburu Erraldoiaren Festa egingo dute (eguraldi txarra tokatzekotan, Merkatuzarrera aldatuko litzateke ekimena). Errenteriako Udala da ekitaldiaren anolatzailea eta Luis Barriosek ( Lumar enkuadernazioa), Leire Maziziorrek eta Estibalitz Alvarezek (Txokolarte Grafika Esperimentala) garatu dute proposamena. Liburuaren kultura areagotzea, ezagutza bultzatzea eta gozaraztea dira ekimen […]

Continue Reading 0

Lurraldebus txartel bakarra erabili daiteke jadanik Errenteriako autobusetan

Mugikortasun plana 2012-04-17 | 0

Errenteriako autobus urbanoetan Lurraldebus txartel bakarra izenekoa jadanik erabili daiteke. Txartel Bakarra birkarga onartzen duen txartela da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakidan sartuta dauden hiriko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuetan bidaiatzeko aukera ematen du, Lurraldebus irudian txertatuak baldin badaude. Eta etorkizunean, baita sistema honetara atxikitzen diren trenbideetan ere. Txartel hau ateratzea 5€ kosatuko zaio erabiltzaileari. […]

Continue Reading 0

San Markorako Igoeraren XVI. edizioan izena emateko epea zabalik da

Kirola 2012-04-17 | 0

Apirilaren 29an, igandean, Club Atletico Renteria Taldeak (CAR) antolatuta eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin “San Markorako Igoeraren XVI. edizioa, Javier García Larrañaga Memoriala” burutuko da. Lasterketa Errenteriako Herriko Plazatik irtengo da 10:30ean eta helmuga, berriz, San Markon izango da, zementu-pista eta asfalto gaineko 5.500 metroko ibilbidea egin ondoren. Izen-ematea Eman ahal izango da izena […]

Continue Reading 0

Pasa den astean gertatutako hondakin-uren isuriketa errepika ez dadin lanean ari dira

Jasangarritasuna 2012-04-13 | 0

Jose Manuel Ferradas Errenteriako Ingurumen eta Mendi zinegotziak pasa den apirilaren 4ko goizean Ondartxoko auzoan kokatzen den hondakin-uren ponpaketa estazioan matxura bat gertatu zela komunikatu du. Arazo horren ondorioz, bolumen handiko hondakin-uren isuriketa bat izan zen ibaian barrena eskuinaldeko hodi biltzailetik, Etxeberrieta kokatzen den puntuan. Bizilagun baten abisua jaso eta gero, Ingurumen eta Mendi arloko […]

Continue Reading 0

Aste Santuko oporrekin batera, II Mundu Gerra amaitu da Errenterian

Kultura 2012-04-13 | 0

Beharbada Aste Santuko oporretan soldaduz eta gangsterrez osatutako taldeak ikusi ahal izan ditu batek baino gehiagok Errenteriako kaleetan zehar. Arrazoia ez da baina Hitler edo Stalinen armadak berpiztu direnik, baizik eta II Mundu Gerra eta gatazka honen aurreko urteak izan direla 2012ko Topaketa Errunikoen gai nagusia. Estatu guztiko 700 pertsona inguruk parte hartu dute rol-jokoen […]

Continue Reading 0
Dejabu (4)

Dejabu antzerki taldearen ‘Gure bide galduak’ lan arrakastatsua Errenteriara bueltatuko da

Kultura 2012-04-13 | 0

Ez da maiz gertatzen antzerki talde batek bere lan bat eszenatoki berdinean bitan eskaintzea, baina Dejabu konpainiaren kideentzat herri berezia da Errenteria. Herri hau hainbeste arrakasta ekarri dien Gure bide galduak antzezlanaren sustraietan dago, batetik Dejabu talde errenteriarra delako eta, bestetik, herri honen historiarekin oso lotuta dagoelako aipatutako obra. Ikuskizun hau Errenteria Hiria Kulturgunean estreinatu […]

Continue Reading 0
IMG_0495

75 lagunek parte hartu dute ‘Errenteria itsusia?’ bisita gidatuetan oporretan

Kultura 2012-04-13 | 1

Aste Santuko oporretan Errenterian gelditu direnak herriaz gozatu eta bere aztarnak eta historia berreskuratzeko aukera izan dute Errenteria itsusia? izeneko doako bisita gidatuei esker. Ekimen honen antolatzaileek jakinarazi dutenez 75 lagunek parte hartu dute bisita hauetan. Bisitarien artean nagusitu den adina 40 urtetik gorakoa izan da, baina adin guztietakoak pasa dira; haurrak gurasoekin, ikasleak, gazteak, […]

Continue Reading 1

San Marko Egunean postuak jarri nahi dituztenek eskaria egin dezakete

Kultura 2012-04-12 | 0

Urtero bezala, datorren apirilaren 29an San Marko mendia jaialdi baten eszenatoki izango da bere patroi santuaren eguna ospatzeko eta, horregatik, bertan postuak edo txosnak jarri nahi dituztenentzako eskakizun epea zabaldu du Errenteriako Udalak apirilaren 18a arte. Jaialdi hau mendiko gotorlekuan eta honen inguruetan ospatzen da eta jende ugari biltzen du, jai-giro alai bat sortuz. Giro […]

Continue Reading 0
lurraldebus txartela

Astelehenetik aurrera txartel bakarra erabili ahal izango da autobus urbanoetan

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana 2012-04-12 | 1

Errenteriako autobus urbanoetan Lurraldebus txartel bakarra izenekoak funtzionatu dezan beharrezko den makineria jarria dela jakinarazi du Udalak eta datorren astelehenetik aurrera, apirilak 16, bidaiak txartel honen bitartez ordaindu ahal izango dira. Txartel Bakarra birkarga onartzen duen txartela da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakidan sartuta dauden hiriko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuetan bidaiatzeko aukera ematen du, […]

Continue Reading 1