
Liztor asiatikoaren kabi gehiago antzeman dituzte Errenterian
Errenteriako udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, Lartzabaleko etxeetan listor asitikoaren kabia kendu dute iragan den astean. Dagoeneko Errenterian kentzen den hirugarren kabia da. Intsektu mota inbaditzaile hau bertako ekosistemarentzat kaltegarria da eta, horregatik, udal teknikariek herritarren arreta eta laguntza eskatu dute kabiak detektatzeko. Udaberriko lehen hilabeteetan liztor mota honek bere lehen habia egiten du, sagar baten […]
Madalenetako lau omenduekin elkarrizketa
Mitxel Blanco ‘Txuri’, (Alabergako Danborradaren Zuzendaria gaur egun), Josetxo Ule (zuzendari ohia), Mila Urrutia (haur danborradako kudeatzailea) eta Maite Hernandez (bere bizitza guztian zehar auzo elkartearen eta danborradaren inguruan lan egin du) izango dira datorren hilaren 21ean txupinazioa botako dutenak. Haiekin izan gara eta beren sentimenduak eta danborradaren historia kontatu digute.
Maddalen Sariak literatur lehiaketen irabazleak erabaki dituzte
Errenteriako Euskara Departamentuak aurtengo Maddalen sariak lehiaketako irabazleen zerrenda argitara eman du. Sari banaketa uztailaren 22an, 12:00etan Kulturgunean izango da. Irune Balentziaga Euskara Departamentuburuak irabazleak zoriondu nahi ditu eta irabazleekin batera etxeko lagunak sari banaketa ekitaldira joatera gonbidatu. 1. MAILA Prosa 1. Saria: Intza Brit Erzibengoa 2. Saria: Maddi Asensio Cabrerizo 3. Saria: Maddi […]
Kaputxinoetako udal kirol instalazioak partzialki itxiko dituzte astelehenean
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du Kaputxinoetako Igerilekuetako sarrerak konpondu egingo direla-eta, datorren astelehenean, uztailaren 9an, soilik igerileku handian bainatu ahal izango dela. 16.00etatik aurrera instalazioko igerileku guztietan bainatu ahal izango da.
Trafikoa moztuko dute astelehenean Touring etorbidean
Datorren astelehenean, Nasipa enpresak aurreikusita du Touring etorbidean etxebizitzetako obretan, Ertzaintzaren aurrean, instalatutako garabia eraistea. Goizeko 09:00etan hasiko dira eta ia egun osoan jardungo dute. Bidea erabat moztuko da eta biribilgunean eta igerilekuetan seinaleak jarriko dira. Oiartzundik etortzen direnak, Erramun Astibia kaletik iritsi ahal izango dira, eta Santa Klara biribilgunera jaitsi Tomas kaletik zehar. Hiriko […]
![Madalenetako lau omenduak 20120705_180128[1]](/app/uploads/sites/2/2012/07/20120705_1801281-460x259.jpg)
Madalenetako lau omenduak
Mitxel Blanco ‘Txuri’, (Alabergako Danborradaren Zuzendaria gaur egun), Josetxo Ule (zuzendari ohia), Mila Urrutia (haur danborradako zuzendaria) etaMaite Hernandez (bere bizitza guztian zehar auzo elkartearen eta danborradaren inguruan lan egin du) izango dira datorren hilaren 21ean txupinazioa botako dutenak. Haiekin izan gara, eta laister argitaratuko dugu haiei egindako elkarrizketa.

MADALENAK 2012: JAIEN EGITARAU OFIZIALA!
Aurtengo Madalenenetako jaien egitarau ofiziala dakarkizuegu. Hona herritar eta elkarteez osatutako jai-batzordeak hainbat batzar burutu ondoren apailatu duen ekitaldi sorta: Uztailaren 20an, ostirala, herrian jai-giroa piztuko duten lehen ekimenak izango dira: Arratsaldeko 19:00tan Madalena Donearen Basilikan Landarbaso Abesbatzaren emanaldia izango da. Hiru ordu laurden geroago, Zumardian, Madalenetako omenduei ohorezko oroigarria emango zaie eta hau amaitutakoan […]
Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoia larunbatean ospatuko da Kabian
Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoia larunbatean burutuko da Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza). Oreretako Gazte Asanbladaren baitan sortutako Eskalada Taldea ari da ekimen hau antolatzen, eskaladan interesa duten pertsona guztiei irekita egongo dena, bai adietuei eta baita eskaladan eskarmentua ez dutenei ere. Eskalada Taldetik azaldu dutenez, txapelketa hau sortzeko ideia herriko gazteei futbolaz haratago […]
Madalenetako egitarau ofiziala, aurki Herri Bizian!
2012ko Madalenetako egitarau ofiziala, gure herriko jaietan izango diren ekitaldi guztiekin, laster ikusi ahal izango duzute Herri Bizian, adi egon!