IMG_0205

Ereintza eskubaloi taldeak abonatuak lortzeko kanpaina hasi du gaur

Kirola 2012-07-16 | 0

Ereintza eskubaloi talde errenteriarra Zilarrezko Ohorezko Dibisiora igo da azken denboraldian izan duen ibilbide bikainari esker eta, lehiekata maila honek eskatzen dituen baliabide ekonomikoak lortzeko asmoarekin, abonatuak lortzeko kanpaina bat hasi du gaur. Francisco Barros Ereintzako arduradunak klubak abonuak ahalik eta merkeen izaeko ahalegina egin duela adierazi du Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Jose Manuel […]

Continue Reading 0
IMG_0166

Jai batzordeak Madalenen aurkezpena egingo du gaur arratsaldean Kabian

Kultura | Madalenak 2012-07-16 | 0

Aurtengo Madalenen antolaketaren autoreek, jai batzorde herrikoian parte hartu duten herritar eta elkarteek, gure jaien aurkezpena egingo dute 18:30ean Kabia Espazio Kreaktiboan. Animatu bertara azaltzen ekitaldi sortaren inguruko lehen eskuko informazioa lortzeko! Bestalde, Udaletxeko atarian hasi da jaien egitarauen banaketa. Herri Bizian ere egitaraua deskargatzeko aukera duzu.

Continue Reading 0

Paco Bueno klubak Madalenetako jaien aurreko boxeo ekitaldia burutuko du gaur

Kategoria gabe 2012-07-14 | 0

Paco Bueno klubak, urtero bezala, Madalenetako aien aurretik ospatzen duen boxeo ekitaldia antolatu du gaur 20:30ean Beraungo frontoian dagoen gune balioaniztunean, futbol zelaiaren ondoan. Bi borroka ‘neoprofesional’ ikusi ahal izango dituzte bertara azaltzen direnek: Jon Nagore eta Fernando Suarez, Paco Bueno klubekoak, Gasteizko Yakoba eta Zaragozako Josuren aurka neurtuko dira, hurrenez-hurren. Beste hainbat norgehiagoka izango […]

Continue Reading 0

Bigarren eskuko azoka antolatu dute iganderako Zumardian

Kategoria gabe 2012-07-13 | 0

Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, uztailaren 15ean, goizean, Zumardian instalatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak. Gamon Zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki […]

Continue Reading 0

Fanderiako pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dute datorren astean

Kategoria gabe 2012-07-13 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du Fanderiako Udal Pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dela. Zozketa hau datorren 2012-2013 denboraldiari dagokio, hau da, 2012ko irailaren 1etik eta 2013ko irailaren 1era arte. Aipatu zozketa datorren uztailaren 18an, asteazkenean, arratsaldeko 20,45ean burutuko da, Fanderiako Pilotalekuan bertan, E.P.L.E.-k antolatuta. Era berean jakinarazi nahi da ezinbestekoa dela zozketara bertaratzea aipatu […]

Continue Reading 0
IMG_0166

Madalenetako programa ofiziala deskargatu Herri Biziatik

Kultura | Madalenak 2012-07-13 | 3

Madalenak hasteko aste eskas bat besterik ez da falta eta ekitaldi sortaren egitaraua argitaratua atzo aurkeztu zuten Udaletxean. Astelehenetik aurrera Udalatxeko atarian banatuko da egitaraua, 10:00etatik aurrera, baina irrikari eutsi ezin diozutenentzat Herri Bizian programa jada eskuratu dezakezute pdf formatuan eta baita poltsikoko esku orria ere.

Continue Reading 3
IMG_0211

Madalenetako programa eta kartel ofiziala aurkeztu ditu gaur Udalak

Kultura | Madalenak 2012-07-12 | 0

Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur Udaletxean alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu dituen agerraldi batetan. Bertan, jaien kartela, egitaraua eta poltsikorako esku-orria aurkeztu dituzte. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak jaiak “berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan” gozatzeko deia egin du eta ospakizunen prestakuntzan parte hartu duten pertsona guztiek “ilusio handiarekin” lan egin dutela esan du. Honen harira, […]

Continue Reading 0

Errenteria herri ‘chic’ bat izateko bidean da

Bizitzeko espazioak | Kultura 2012-07-12 | 2

Ainara Lasa, Iker Torres eta Ainhoa Redondo ‘Hormachic’ egitasmoaren bultzatzaileetako batzuk dira eta martxan jarri duten ekimen interesgarri honi buruzko elkarrizketa egin diegu Herri Bizian. ‘Hormachic’ Kabia Espazio Kreaktiboaren baitan sortutako proiektua da, Errenteriako kaleak apaintzea bilatzen duena modu ireki eta partehartzaile batean, mosaiko eta marrazkien bitartez herriko gune grisak alaituz eta bertako ondare historikoa […]

Continue Reading 2

Herri Biziak Madalenetako ekitaldiak gertutik jarraitzeko atal berezia sortuko du

Kultura 2012-07-12 | 0

Madalenetako jaiak geroz eta hurbilago dira eta Herri Bizian gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia sortuko dugu. Atal honetan jaietako programatutako ekitaldien jarraipen eskainiko dugu, hainbat bideo, elkarrizketa eta argazki zintzilikatuz. Bestalde, txupinazoaren egunean, uztailak 21, saio berezi bat egingo dugu 18:00tatik aurrera, webgunearen bitartez jarraitu ahal izango duzutena. Zuen parte hartzea, iruzkinak eta proposamenak […]

Continue Reading 0