Errenteriako Udalak Bateragune auziaren izaera politikoaren salaketa berresten du
Lerro hauen azpian Errentetriako Udalak gaur Bateragune kasuaren harira kaleratu duen adierazpen instituzionala irakurri dezakezute: Datorren martxoaren 28an, Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du Madrilen. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodríguez eta Sonia Jacinto hamar eta zortzi urtetako kartzela zigorrera kondenatu zituen Entzutegi Nazionalak ETAkoak izatearen akusaziopean. Errenteriako udalak berretsi egiten du […]
Merino: Pozik nago nere lanak herritarrak zoriontsuago izateko balio izan duen neurrian
2003tik 2011ra bitartean Errenteriako alkate izandako Juan Carlos Merinok (PSE-EE) politikari agur esan dio erretirua hartzeko. Bere azken Udalbatzarrean parte hartu zuen atzo eta honen amaieran elkarrizketa hau grabatu genuen berarekin.
Juan Carlos Merinoren agurra eta Laneko Erreformaren gaitzespena martxoko Udal Batzarrean
Oraingo alkate Julen Mendozak hala esan dio Juan Carlos Merino alkate ohiari bere azken egunean: “Gure arteko harremanaren hasiera zaila izan bazen ere, lortu dugu hain posizio desberdinetan gauden bi ordezkariok elkarrizketa bide bat irekitzea, eta horrek herri honen normalizazio politikoari on egin dio”. Juan Carlos Merinok, hunkituta, hala esan du: “Une berezia da niretzat. […]
Elkarretaratzea gaur Niessenen Tolosako hilketa matxista errefusatzeko
Igande iluntzean Tolosan izan zen gertakaria larria dela eta, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egingo du udalerriko talde feministek zein emakume-taldeek gaurko (asteartea, martxoak 27) deitu duten deialdiarekin eta herritar guztiak deitu nahi ditu Niessengo merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera. “Garbi eduki behar dugu horrelakoak ezin direla gertatu gure gizartean eta horregatik, horien kontrako […]

Zuhaitzaren Eguna ospatzeko 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Belaunaldien Basoan
Zuhaitzaren Eguna ospatzeko 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Errenterian datorren larunbatean, Arramendiko Belaunaldien Basoan. Landaketa 2011an jaiotako haurrek egingo dute beren senideez lagunduta. Luisma Diez eta Jose Manuel Ferradas Hirigintza eta Ingurumen zinegotziek gaur eskainitako prentsaurrekoan10 espezie ezberdinetako zuhaitzak landatuko direla jakinarazi dute, hauen artean haritzak, arteak, elorriak eta sagarrondoak. Ekimen hau burutzen den bostgarren […]
Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia, ostiralean
Martxoaren 30ean 18,00etan Galtzarabordako Udal Kiroldegian hitzaldi bat izango da kirol nutrizioari buruz, udal kirol instalazioetan abonatuak dauden guztiei bideratua. Hitzaldia Serviocio SL enpresaren kirol teknikaria den Ehki Gómez de Segurak emango du. Serviocio SL Fanderia eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetako enpresa adjudikazio-hartzailea da. Aurreikusita dago hitzaldiak 45 minutuko iraupena izatea, eta bertan elikagaiei eta […]
Errenteriako langabetuek kanpaldi bat eta manifestaldi bat egin dituzte 29ko grebari begira
Errenteriako Langabetuen Asanbladako hainbat kidek kanpaldi bat burutu zuten Herriko Plazan ostiraletik larunbatera eta ondoren manifestaldi bat egin zuten herriko kaleetan zehar hamarnaka lagunekin batera.
Dejabu antzerki taldeak “Azken Portua” haurrentzako ikuskizuna Errenterian eskainiko du
Dejabu antzerki konpainia arrakastatsuak “Azken Portua” izeneko ikuskizuna eskainiko du Martxoaren 30ean, ostirala, Errenteria Hiria Kulturgunean. Konpainia honek orain dela hilabete bat ‘Gure bide galduak’ lanarekin Donostia Antzerki saria irabazi zuen. ‘Azken Portua’ lau urtetik gorako haurrentzat zuzendutako “panpin laborategia” da. Emanaldia euskaraz izango da eta 50 minutuko iraupena edukiko du. Sinopsia: Didi eta Gogo […]

Etiopia Utopia Fundazioak elkartasun calçotada bat egingo du bihar Errenterian
ARGAZKIA: HITZA Etiopia Utopia Fundazioak ibilbide luzea du herrialde afrikar honetako populazioaren bizi baldintzak hobetzeko ahaleginak egiten. Bere lana Etiopiao iparraldean kokatzen den Wukro izeneko lurraldean burutuzen du. Bertan Angel Olaran misiolariak hasitako garapenaren aldeko lanak izan ziren, hain zuzen ere, fundazioaren sortzaileen inspirazio. Lan honekin jarraitzeko fondoak lortzeko eta Etiopiako egoera ezagutarazteko helburuarekin calçotada […]